Gia Gunn | |
---|---|
![]() (2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gia Ketaro Ichikawa |
Jaiotza | Chicago, 1990eko maiatzaren 10a (34 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | drag queena, LGBT ekintzailea, abeslaria eta dantzaria |
Parte-hartzailea
| |
giagunnonline.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Gia Ketaro Ichikawa (Carpentersville, Illinois, 1990eko maiatzaren 10a), ezagunagoa Gia Gunn ezizen artistikoaz, estatubatuar drag-antzezle eta abeslari transgeneroa da. Hainbat telebista-lehiaketatan parte hartzeagatik ezaguna da, besteak beste, RuPaul's Drag Race-n seigarren denboraldian, The Switch Drag Race-n bigarren denboraldian eta RuPaul's Drag Race All Stars-en laugarren denboraldian.
Ichikawa 1990eko maiatzaren 10ean jaio zen Carpentersvillen, japoniar-estatubatuar familia batean. Gizonezko generoa esleitu zioten jaiotzean.
Gunnek drag ikuskizunak egiten ditu. 2017ko martxoaren 31n, Transgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko Egunarekin batera, bere burua emakume transgenerotzat aitortu zuen Instagram sare-sozialean.[1]