Gilbert Amy | |||
---|---|---|---|
1984ko ekainaren 1a - 2000ko abuztuaren 31 ← Pierre Cochereau - Henry Fourès → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Gilbert Claude Adolphe Amy | ||
Jaiotza | Paris, 1936ko abuztuaren 29a (88 urte) | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Yvonne Loriod | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria eta pedagogoa | ||
Jasotako sariak | |||
Influentziak | Béla Bartók, Igor Stravinski eta Pierre Boulez | ||
Kidetza | Sächsische Akademie der Künste (en) Arte Ederren Akademia (Frantzia) Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) | ||
Genero artistikoa | musika klasiko garaikidea | ||
Musika instrumentua | pianoa | ||
gilbertamy.com | |||
Gilbert Amy (Paris, 1936ko abuztuaren 29a) frantziar musikagile eta orkestra-zuzendaria da.
Parisko Kontserbatorioan konposizioa ikasi zuen, D. Milhaud eta O. Messiaenekin, eta, gero, Basilean sakondu zituen ikasketa horiek, P. Boulezekin. Zuzendari gisa, gaur egungo musikaren interpretazioan lan egin du hein handi batean. 1967tik 1972ra, Domaine Musical taldea zuzendu zuen, P. Boulezen ordez, eta, harrezkero, konposizioa eta orkestra-zuzendaritza aldizkatzen ditu. 1976tik 1981era, Frantziako Irratiaren Orkestra Filarmoniko Berriaren zuzendaritzaz arduratu zen. Parisko Odéonen J.L. Barraulten zuzendaritzapean zuzendari laguntzaile gisa lan egiteak musika-sorkuntzarako bide berriak ireki zizkion. Musikagile gisa, hasieran zorroztasun eta fintasun handiko lanak egin zituen, Strophe eta Cycle (1964koak), esate baterako, eta, geroago, berriz, askatasun handiagoko lanak: Cette étolie enseigne à s´incliner (1970), Sonata pian´e forte (1974) eta abar. 1979an, Frantziako Musikaren Sari Nazionala bereganatu zuen. 1984tik 2000ra, Lyongo Musika Kontserbatorio Nazionala zuzentzen du.