Gilles Simeoni


Gilles Simeoni

Korsikako Kontseilu Exekutiboako lehendakari

2015eko abenduaren 17a -
mayor of Bastia (en) Itzuli

2014ko apirilaren 5a - 2016ko urtarrila - Pierre Savelli (en) Itzuli
Q66499552 Itzuli

2014ko martxoaren 30a -
Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) Itzuli
municipal councillor of Bastia (en) Itzuli


Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBastia1967ko apirilaren 20a (57 urte)
Herrialdea Korsika
Familia
AitaEdmondu Simeoni
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaKorsikako Unibertsitatea
University of Provence - Aix-Marseille I (en) Itzuli
Tesi zuzendariaBruno Étienne (mul) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
korsikera
Jarduerak
Jardueraklegelaria, politikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaFemu a Corsica
Pè a Corsica
Inseme per a Corsica

gillessimeoni.com
Facebook: gillessimeoni Twitter: Gilles_Simeoni Edit the value on Wikidata

Gilles Simeoni (Bastia, 1967ko apirilaren 20) abokatu eta politikari korsikar bat da, Pè a Corsica koalizio korsikar abertzalearen kidea. Bastiako alkatea izan zen 2014ko apirilaren 5etik 2016ko urtarrilaren 7ra arte eta gaur egun Korsikako Kontseilu exekutiboko lehendakaria da 2015eko abenduaren 17tik. Yvan Colonnaren abokatua izan zen, Claude Érignacen hilketagatik kondenatua.

Familia eta ikasketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edmond Simeoni eta Lucieren semea da, eta Max Simeoni Europar parlamentuko kide ohiaren iloba da.[1]

Zuzenbidean lizentziatua eta zientzia politikoetan doktorea da. Bere tesia “Europar Batasunaren Mediterraneoko politika”ren inguruan egin zuen, Korsikako eta Aix-en-Provence unibertsitatean ikasketak egin ondoren.[2][3]

Hiru seme-alaba ditu[4] eta fededun ez-praktikante gisa deskribatzen du bere burua.[1]

Ibilbide politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbide politikoa Korsikako unibertsitatean hasten da. Bertako ikasle sindikatuetan aktiboki parte hartzen du.[2][5] 2001. urtean Bastiako udal hauteskundeetan politika instituzionalerako jauzia ematen du, Marie-Jean Vinciguerraren hautesletza eta honek garai hartan gidaritzen zuen mugimendua, A Mossa Naziunale, babestuz.[6]

2007an, Simeoni Korsika Garaiko 2. eskualdeko hauteskunde legegileetara aurkeztu zen. Eskualde honen barnean dago Lozzi herria, Simeoni familiaren jaioterria. Lehenengo txandan botoen % 13,5a lortu zuen, baina emaitza honek ez zion bigarren itzulira pasatzen utzi, izena emandakoen %12,5eko babes muga gainditu ez zuelako, %8,8an geratu baitzen. Hala ere, hauteskunde kanpaina honek bere bizitzan “inflexio puntua” eragin zuela adierazi izan du, bere konpromiso politikoa indartuz.[5]

2008ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte bat geroago, Gilles Simeonik bere ibilbideko lehen ustekabea eragin zuen, botoen % 14,91 lortuz eta bigarren itzulira pasaz, inkestek aurreikusten zuten emaitza baino bost puntu gehiago. Bigarren itzulian, emandako botoen %25a lortu zuen eta emaitza horri esker, Bastiako udaleko oposizioko buru bihurtzen da.[7][8]

2010eko eskualde hauteskundeak eta Korsikako Asanbladako kide

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 2010eko eskualde hauteskundeetan, Jean-Christophe Angelinirekin batera zuzentzen zuen Femu a Corsica zerrendak botoen % 18,40 lortu zituen lehenengo txandan; bigarren txandan, botoen % 25,89 irabazi zuen. Horrela, Korsikako Asanbladan 11 ordezkari lortu zituzten. Paul Giacobbi buru zuen ezkerreko zerrendak ez zuenez gehiengo absoluturik, mugimendu nazionalistak kontseilu exekutiboko presidenteari laguntza eskaini zion.[9] Dena den, laguntza hori bertan behera geratu zen, ezkerreko errepublikano eta autonomisten arteko ezberdintasun ideologiko handiak zirela eta. Hala ere, Giacobbik bere kabuz hainbat gairen gaineko eztabaida publikoa ireki zuen[10], eta horrek nazionalistek historikoki erabilitako gaien inguruko adostasun zabala ekarri zuen, baina baita bi gizonen arteko lehia bultzatu.[11] Gilles Simeonik klientelismo elektoralaren antzeko hainbat praktika erabiltzea leporatu zion, eta bere gobernua Janoren metafora erabiliz deskribatu zuen, anbibalentzia salatzeko asmoz.[12]

2012ko hauteskunde legegileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko hauteskunde legegileetan, Gilles Simeoni Korsika Garaiko lehen eskualdean aurkeztu zen, gehienbat Bastia eta Korsikako lurmuturra barnebiltzen dituen eskualdean. Hauteskunde hauetan parte hartzeak helburu nagusi bat zuen: mugimendua indartzea 2014. urtean egingo ziren udal hauteskundeei begira. Eskualdean lorturiko emaitzei dagokionez, Femu a Corsicako hautagaiarentzat arrakasta bat izan ziren, irabazle izan zen UMP alderdiaren atzean, baina nahiko hurbil, geratu baitzen eta Jean Zuccarelliren aurretik lehen itzulian.[13] Udal mailan, hauteskunde hauek erabakiorrak izan ziren Gilles Simeoniren mugimenduarentzat, Bastiako hirian 1000 boto gehiago lortu baitzituzten eta PRG alderdiak 250 boto galdu 2010eko hauteskundeekin alderatuta. Honek bien arteko ezberdintasuna asko murriztea ekarri zuen, eta Gilles Simeonik 2014ko udal hauteskundeetan irabaz lezakeela adierazten zuten.

2014an Bastiako lehenengo alkate abertzalea bihurtu zen, botoen %55 lortuz.

2015ean Simeonik zuzentzen zuen alderdiak (Femu a Corsica), abertzale autonomista, Corsica Libera alderdi independentistarekin koalizio bat sortu zuen, Pè a Corsica izenekoa. Koalizio berriak 2015eko Korsikako hauteskundeetan estreinaldi bikaina izan zuen, garailea izan baitzen botoen %35a lortuz. Simeoni Korsikako Asanbladaren Kontseilu Exekutiboaren presidente izendatu zuten.

2017ko abenduaren hauteskundeetan aurreikuspen guztiak gainditu zituen Pè a Corsica koalizioak, eta gehiengo absolutua lortu zuen Korsikako Asanbladan [14], botoen %56 eta 41 eserleku lortuta. Simeonik Korsikako Asanbladaren Kontseilu Exekutiboaren kidea izanik jarraitu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Frantsesez) L’aboutissement d’un parcours personnel et politique atypique pour Gilles Simeoni. (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  2. a b (Frantsesez) magazine, Le Point,. (2014-03-30). «Municipales 2014, second tour - Gilles Simeoni, premier maire nationaliste de Bastia» Le Point (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  3. «Catalogue SUDOC» www.sudoc.abes.fr (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  4. (Frantsesez) «Gilles Simeoni, premier maire nationaliste de Bastia» France 3 Corse ViaStella (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  5. a b (Frantsesez) Municipales à Bastia: Gilles Simeoni, avocat depuis 20 ans et militant depuis l'enfance. (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  6. (Frantsesez) «Bastia: La citadelle Zuccarelli» LExpress.fr 2001-03-01 (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  7. (Frantsesez) «Emile Zuccarelli en tête du premier tour à Bastia selon un sondage» L'Obs (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  8. (Frantsesez) «Bastia : Zuccarelli frôle la victoire au premier tour» FIGARO 2008-03-09 (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  9. (Frantsesez) «La Corse se dote d’une politique ambitieuse - JDC - Journal de la Corse» www.jdcorse.fr (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  10. (Frantsesez) «Paul Giacobbi: l'art de naviguer à la godille» LExpress.fr 2010-11-17 (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  11. (Frantsesez) Perelli, Manon. «Gilles Simeoni-Paul Giacobbi : Clash à l’Assemblée de Corse» Corse Net Infos - Pure player corse (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  12. (Frantsesez) VIDÉO. Gilles Simeoni: «Un enterrement de première classe pour la réforme». (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  13. (Frantsesez) l'Intérieur, Ministère de. «Résultats des élections législatives 2012» http://www.interieur.gouv.fr/Elections/Les-resultats/Legislatives/elecresult__LG2012 (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  14. Korsika: Ziklo politiko berria hastear NAZIOGINTZA, 2018-01-9an