Give Peace a Chance

Give Peace a Chance
Plastic Ono Band (en) Itzuli kanta eta singlea
Egilea(k)Plastic Ono Band (en) Itzuli
Argitaratze-data1969
IzenburuaGive Peace a Chance
Ezaugarriak
Genero artistikoarock
Hizkuntzaingelesa
DiskoetxeaApple Records
TonoaDo maior
Deskribapena
Honen parte daLive Peace in Toronto 1969 (en) Itzuli
Ekoizpena
EkoizleaJohn Lennon
HitzakJohn Lennon
Bestelako lanak
MusikagileaLennon–McCartney (en) Itzuli

Discogs: 90421 Edit the value on Wikidata
Plastic Ono Band (en) Itzuli kronologia
Give Peace a Chance Cold Turkey (en) Itzuli eta Don't Worry Kyoko (Mummy's Only Looking for Her Hand in the Snow) (en) Itzuli

Give Peace a Chance John Lennonek idatzitako abestia da, hasiera batean, Lennon/McCartney izenpean (John Lennon eta Paul McCartney. Hala ere, Lennon hil eta gero 1972an grabatutako Live in New York City berriro editatu zutenean, John Lennonen izenpean soilik egin zuten akreditazioa. Gauza bera gertatu zen 2006ko The U.S. vs. John Lennon programa bukaeran agertu ziren kredituetan.

Testuingurua: John eta Yoko ohean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
John Lennon eta Yoko Ono Amsterdamen, 1969an

1969an, Vietnamgo gerraren aurrean, John eta Yoko ohean agertu ziren bakearen alde. Bi aldiz egin zuten, 2 astez, Amsterdamen eta Montrealen, biolentziarik gabe gerren aurka egin nahiez eta bakearen alde.

Ohean Amsterdamen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969ko martxoaren 20an egingo zen ezkontza egun seinalatua izango zela bazekiten eta John eta Yokok mundu bakea sustatzeko erabili nahi izan zuten. Eztei-bidaia Amsterdameko Hilton hoteleko presidenteen suitean eman zuten, martxoaren 25etik 31ra arte hantxe egon zirelarik eta munduko prentsa bere logelara gonbidatuz. Prentsak morbo handia espero zuen, baina bikotea ohean eserita egon zen denbora osoan. 7 egun hantxe egon ondoren, Vienara bidaiatu eta prentsa konferentzia eman zuten.

Ohean Montrealen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren oheratzea New Yorken egiteko asmoz ibili ziren, baina John ezin zen AEBetara sartu, 1968an cannabis kontsumitzen harrapatu zutelako. Bahametara aldatzea pentsatu zuten, Sheraton Oceanus hotelera, baina bero izugarria tokatu zitzaien eta Montrealera joatea erabaki zuten.

1969ko maiatzaren 26an joan ziren Montrealera eta Queen Elizabeth hoteleko 1738, 1740, 1742 eta 1744 logelak hartu zituzten. Egon ziren 7 egunetan, Timothy Leary, Tommy Smothers, Dick Gregory, Murray el K, Al Capp eta beste batzuk gonbidatu zituzten eta ia gehienek Give Peace a Chance bake himnoa abestu zuten, ekainaren 1ean Perry Andrék grabatuko zuena[1].

1969ko abenduan, John eta Yokok bakearen aldeko mezuak zabaldu zituzten:

« WAR IS OVER! If You Want It - Happy Christmas From John and Yoko »

John eta Yoko ohean egin zuten agerpenean, kazetari batek zer egin nahi zuen galdetu zion Johni eta horrela erantzun zuen abeslariak:

« Bakeari aukera bat eman behar zaio[2] »

Esan bezain pronto, esaldia gustatu zitzaion eta abesti bilakatzen hasi zen. Behin baino gehiagotan abestu zuen ohean zegoen bitartean eta, 1969ko ekainaren 1ean, inguruko almazen batean 8 pistako grabagailu bat alokatu, logelara itzuli eta grabatu egin zuen.

Give Peace a Chance grabatzen. Ezkerretik eskuinera: Rosemary Leary (ez zaio aurpegia ikusten), Tommy Smothers (bizkarrez), John Lennon, Timothy Leary, Yoko Ono, Judy Marcioni eta Paul Williams
Give Peace a Chance grabatzen. Ezkerretik eskuinera: Rosemary Leary (ez zaio aurpegia ikusten), Tommy Smothers (bizkarrez), John Lennon, Timothy Leary, Yoko Ono, Judy Marcioni eta Paul Williams

John Lennonek grabatu zuen eta single batean editatu zuten, Plastic Ono Band izena emanez.

Abestia 1969ko maiatzaren 26an grabatu zuten Montrealen (Kanada) eta Queen Elizabeth hoteleko 1742. logelan. Dozenaka kazetari eta ospetsua zen jendea zegoen inguruan, lehen aipatutako Timothy Leary, Tommy Smothers, Dick Gregory, Murray el K, Al Capp eta Petula Clark, Allen Ginsberg eta beste asko. Lennonek gitarra akustikoa jo zuen eta Smothers Brothers bandako Tommy Smothersek lagundu zion berearekin.

Bertsio komertzialak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Give Peace a Chance singleak Yoko Onoren Remember Love eraman zuen atzean eta 45 RPMko biniloa atera zuten 1969ko uztailaren 4an. AEBetan, berriz, 1969ko uztailaren 7an aterako zuten.

1982ko azaroaren 1ean atera zen lehenengo aldiz The John Lennon Collection albumean Erresuma Batuan eta, 1982ko azaroaren 8an, AEBetan.

Abestia protesta ikur bihurtu zen eta film ugaritan atera da; baita telebista programa edo antzerkietan ere.

Lennonen inguruko jende askok interpretatu du abestia protesta edo eskariak egiteko. Paul McCartneyk John Lennoni eginiko tributu batean abestu zuen Liverpoolen 1990ko ekainaren 28an.

1991n, Yoko Onok hainbat artistarekin batera egin zuen bertsio bat Golkoko gerraren aurrean protesta egiteko xedean. Hurrengoak izan ziren, besteak beste:

  • Amina
  • Aerosmith
  • Adam Ant
  • Sebastian Bach
  • Bros
  • Felix Cavaliere
  • Terence Trent D'Arby
  • Flea
  • John Frusciante
  • Peter Gabriel
  • Kadeem Hardison
  • Ofra Haza
  • Joe Higgs
  • Bruce Hornsby
  • Lee Jaffe
  • Al Jarreau
  • Jazzie B
  • Davey Johnstone
  • Lenny Kravitz
  • Cyndi Lauper
  • Sean Ono Lennon
  • Little Richard]]
  • LL Cool J
  • MC Hammer
  • Michael McDonald
  • Duff McKagan
  • Alannah Myles
  • New Voices of Freedom
  • Randy Newman
  • Tom Petty
  • Iggy Pop
  • Q-Tip
  • Bonnie Raitt
  • Run
  • Dave Stewart
  • Teena Marie
  • Little Steven
  • Van Zandt
  • Don Was
  • Jon Bon Jovi/Richie Sambora
  • Wendy & Lisa
  • Ahmet Zappa
  • Dweezil Zappa
  • Moon Unit Zappa
TW50066 (2009ko ekainaren 1ean ateratakoa)
  1. Dave Aude Club Mix (8:26)
  2. Dave Aude Dub (8:26)
  3. Johnny Vicious Warehouse Dub (8:23)
  4. Mike Cruz Dub (8:40)
  5. Tommie Sunshine Vocal Mix (6:41)
  6. Morel’s Pink Noise Vocal Mix (6:42)
  7. Morel’s Pink Noise Dub (7:09)
  8. Double B Full Vocal Mix (6:57)
TW50069 (2009ko uztailaren 1ean ateratakoa)
  1. Phunk Investigation Mix (7:45)
  2. Eric Kupper Vocal Mix (8:50)
  3. Mike Cruz Extended Vocal Mix (10:25)
  4. DJ Dan Dub (8:53)
  5. Tommie Sunshine Give Peace a Dub (6:40)
  6. Morel’s Canister Dub (7:23)
  7. Mike Cruz Vocal Edit Mix (8:40)
TW50070 (2009ko otsailaren 18an ateratakoa) [The International Remixes]
  1. Blow-Up Popism Mix (5:00)
  2. Blow-Up Electrono Mix (6:44)
  3. Kimbar Vocal Mix (8:11)
  4. Kimbar Dub Mix (6:54)
  5. Tszpun Remix (8:17)
  6. Tszpun Dub Mix (8:11)
  7. Alex Santer Peaceful Mix (6:11)
  8. DJ Meme Club Mix (9:54)
  9. Findo Gask Time for Action Dub (5:56)
  10. CSS Mix (4:12)
  11. Richard Fearless Reach Out Mix (7:05)
  12. Karsh Kale Voices of the Tribal Massive Mix (5:55)
Chart (1969) Hoberena
 Herbehereak Dutch Top 40 1
 Erresuma Batua UK Singles Chart 2
 Alemania Media Control Charts 4
 AEB Billboard Hot 100 12

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]