Grand National | |
---|---|
![]() ![]() | |
Sortze data : | 1839 |
Lekua : | Aintree zalditokia, Liverpool![]() |
Kokapena : | |
Distantzia : | 6.907 metro |
Saria : | 950.000 libera (denera, 2011) 535.135 libera (lehenbizikoak) |
Webgunea : | www.aintree.co.uk |
Grand National (euskaraz Nazional Handia) Erresuma Batuan ospatu ohi den oztopodun zaldi lasterketa garrantzitsuena da. Urtero Liverpool hiritik iparraldera eta oso hurbil dagoen Aintree udalerrian ospatu ohi da. Mundu osoko zaldi lasterketa gogorrenen artean sailkatu ohi da.
Lehiaketa hau ehizaren usadioaren ondorioz sortu zen. XVIII. mendean Ingalaterrako larre eta zelaiak ataka eta hesiz itxitzen hasi ziren, horregatik ehiza egunetan hesi hauek zaldiz jauzi eginez gainetik igarotzen ziren. Ehiztari batzuk euren jauzilaria edo ehiztaria lasterrena zela erakutsi asmoz bertako ohiko abiapuntuak ziren elizetako kanpandorretatik hasitako lasterketak antolatu zituzten.
Ofizialki, lehebiziko lasterketa 1839an Liverpool hiritik hurbil dagoen Aintree udalerrian ospatu zen. Bertan 17 lasterkarik parte hartu zuten, hauek larre soroetan zehar zaldiz 6 kilometro egin zituztelarik. Lasterketa honek ardiak gordetzeko hesiak, harresi bat eta bi erreka barne hartzen zituen.
Lasterketa urtero apirileko aurreneko larunbat arratsaldean ospatu ohi da. Bertan lehiatzen diren zaldiak zailduak, disziplinatuak eta buruargiak izan behar dute: 30 oztopo handi gainditu eta 7 kilometro luze duen ibilbide latz batean zehar lauhazkatu behar baidute, hots, antzeko lasterketetan iragan ohi den distantzia baino kilometro eta erdi luzeagoa da.
Lasterketa Aintreeko zirkuituari bi bira ematean datza, lehenbiziko birak 16 oztopo ditu, bigarrenak aldiz 14, aurreko bi kentzen baitira: eserlekua eta ur jauzia.
Lehiaketan 40 zaldi batera lehiatzera ere iritsi daitezke, sarritan hauetako askok jada zaldunik gabe helmugara iristeko gai ere badirelarik. Honek Grand National lehiaketa oso lasterketa arriskutsua bilakatzen du.