Gregorio Paltrinieri

Gregorio Paltrinieri

(2019)
Bizitza
JaiotzaCarpi1994ko irailaren 5a (30 urte)
Herrialdea Italia
BizilekuaCarpi
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua72 kilogramo
Altuera191 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: greg_palt Instagram: greg_palt Olympic.org: gregorio-paltrinieri Edit the value on Wikidata

Gregorio Paltrinieri (Carpi, 1994ko irailaren 5a) igerilari italiara da, 1.500 metrotan eta 800 metrotan espezializatua. 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina bat eskuratu zuen eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan bi domina, bata zilarrezkoa eta bestea brontzezkoa. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan brontzezko bat eskuratu zuen.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei urterekin dagoeneko igeriketa probatan lehiatzen zen. Braza estiloan hasi zen baina entrenatzaileek fondoko probetarantz eraman zuten. 2011ean gazte mailako Italiako txapelketak eta Europakoak irabazi zituen.

2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta 1.500 metrotako proban bosgarren egin zuen finalean[1]. 2013ko munduko txapelketan, Bartzelonan, aurreneko domina eskuratu zuen, brontzezkoa. Ordutik proba bietan dominak eskuratu ditu Munduko txapelketa guztietan. Rioko Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen 1.500 metrotan[2], Tokioko Jokoetan ordea ez zuen irbazterik lortu baina bi domina eskuratu ditu, zilarrezkoa 800 metrotan eta brontzezkoa 10 kilomtro ur irekietan. 1.500 metroko finalean laugarrena izan zen[3].

Nazioarteko palmaresa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2016 Rio de Janeiro ( Brasil) 1. postua, urrezko domina 1.500 metro librea 14:34.57
2020 Tokio ( Japonia) 2. lekua, zilarrezko domina 800 metro librea 7:42.11
2020 Tokio ( Japonia) 3. postua, brontzezko domina 10 km ur irekiak 1:49:01.1
2024 Paris ( Frantzia) 3. postua, brontzezko domina 800 m estilo librea
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2013 Bartzelona ( Katalunia) 3. postua, brontzezko domina 1.500 metro librea 14:45.37
2015 Kazan ( Errusia) 1. postua, urrezko domina 1.500 metro librea 14:39.67
2015 Kazan ( Errusia) 2. lekua, zilarrezko domina 800 metro librea 7:40.81
2017 Budapest ( Hungaria) 1. postua, urrezko domina 1.500 metro librea 14:35.85
2017 Budapest ( Hungaria) 3. postua, brontzezko domina 800 metro librea 7:42.44
2019 Gwangju ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina 800 metro librea 7:39.27
2019 Gwangju ( Hego Korea) 2. lekua, zilarrezko domina 5 km taldeka mistoa 53:58.9
2019 Gwangju ( Hego Korea) 3. postua, brontzezko domina 1.500 metro librea 14:38.75
2022 Budapest ( Hungaria) 1. postua, urrezko domina 1.500 metro librea
2022 Budapest ( Hungaria) 1. postua, urrezko domina 10 km ur zabalean
2022 Budapest ( Hungaria) 2. lekua, zilarrezko domina 5 km ur zabalean
2022 Budapest ( Hungaria) 3. postua, brontzezko domina taldeka ur zabalean
2023 Fukuoka ( Japonia) 1. postua, urrezko domina taldeka ur zabalean
2023 Fukuoka ( Japonia) 2. lekua, zilarrezko domina 5 km ur zabalean
2024 Doha ( Qatar) 2. lekua, zilarrezko domina taldeka ur zabalean
2024 Doha ( Qatar) 3. postua, brontzezko domina 800 m estilo librean
Europako txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2012 Debrecen ( Hungaria) 1. postua, urrezko domina 1.500 metro librea 14:48.92
2012 Debrecen ( Hungaria) 2. lekua, zilarrezko domina 800 metro librea 7:52.23
2014 Berlin ( Alemania) 1. postua, urrezko domina 800 metro librea 7:44.98
2014 Berlin ( Alemania) 1. postua, urrezko domina 1.500 metro librea 14:39.93
2016 Londres ( Erresuma Batua) 1. postua, urrezko domina 800 metro librea 7:42.33
2016 Londres ( Erresuma Batua) 1. postua, urrezko domina 1.500 metro librea 14:34.04
2018 Glasgow ( Eskozia) 2. lekua, zilarrezko domina 800 metro librea 7:45.12
2018 Glasgow ( Eskozia) 3. postua, brontzezko domina 1.500 metro librea 14:42.85
  • 800 metro librea - 7:39.27 (Gwangju, 2019) Europako errekorra[4]
  • 1.500 metro librea - 14:33.10 (Erroma, Settecolli Trophy, 2020) Europako errekorra[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]