Hamish Bond, (Dunedin, 1986ko otsailaren 13an jaioa) Zeelanda Berriko arraunlaria da
2007an, Munduko Arraun Txapelketan, lemazain gabeko laukoan, urrezko dominaren irabazle taldearen kide izan zen Bond. Pekinen, 2008ko Udako Olinpiar Jokoak egin aurretik, Bond, ofizialki, 1000. Olinpiar izendatu zuen Zeelanda Berriak, baina, akats bat zela medio, 1002ra zuzendu zuten geroago
2012an, Bond Massey Unibertsitatean graduatu zen, Enpresen Administrazioan lizentziatu (finantzetan espezializatua) eta finantza plangintzako graduondo tituluez. [1]
Bond bizikletan ere lehiatu izan du; 2009an, Zeelanda Berrian, elite mailan aritu zen Sam Bewley herrikidearekin batera; Southlandeko Itzulian, Zookeepers-Cycle Surgery taldearekin ibili zen.[2]
Bond, arraunean egindako zerbitzuengatik, Zeelanda Berriko Merituaren Ordenako kide bihurtu zen 2013an.[3]
Bondek hiru Udako Olinpiar Jokotan hartu zuen esku: Londres 2012 (Londres), Rio 2016 (Rio de Janeiro) eta Tokio 2020 (Tokio) hiru urrezko domina lortuz. Tokion lehiatu zuen taldea hauek osatzen zuten: Hamish Bondek berak, Thomas Mackintoshek,Thomas Murrayk, Michael Brakek, Daniel Williamsonek, Phillip Wilsonek, Shaun Kirkhamek, Matt MacDonaldek eta Sam Bosworthek.
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres ![]() |
![]() |
Lemazain gabeko bikoa |
2016 | Rio de Janeiro ![]() |
![]() |
Lemazain gabeko bikoa |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
Zortzikoa |
Munduko arraunketa Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2007 | Munich ![]() |
![]() |
Lemazain gabeko laukoa |
2009 | Poznan ![]() |
![]() |
Lemazain gabeko bikoa |
2010 | Karapiro ![]() |
![]() |
Lemazain gabeko bikoa |
2011 | Bled ![]() |
![]() |
Lemazain gabeko bikotea |
2013 | Chungju) ![]() |
![]() |
Lemazain gabeko bikoa |
2014 | Amsterdam ![]() |
![]() |
Skull bikoitza |
2017 | Amsterdam ![]() |
![]() |
Lemazain gabeko bikoa |
2015 | Aiguebelette-le-Lac ![]() |
![]() |
Lemazain gabeko bikoa |
2017. urtea
2018
2019
2020. urtea