Hawaii Five-0 (euskaraz: «Hawaii Bost-Zero») Ameriketako Estatu Batuetako krimen- eta drama-telesaila da. 1968-1980 urteetan igorritako telesailaren moldaketa da. K/O Paper Products eta101st Street Television dira sailaren produktoreak.
CBS katean estreinatu zen, bertsio originala igorri zuena. Lehen bertsio bezala, talde elitista bat jarraitzen da, Hawaiiko estatuan delitugintza murrizteko. 2010eko irailaren 20an estreinatu zen, jatorrizko telesailaren estreinaldiaren baino 42 urte geroago. 2010eko azaroaren 21ean, CBS kateak Hawaii Five-0 sailak sasoi bakoitza 24 kapitulu izango zituela adierazi zuen.2011ko urtarrilaren 23an, telesailak rating altuena lortu zuen, lehenengo sasoiaren[1] hamabosten kapituluak 19.230.000 ikusle[1] izan zituen Estatu Batuetan. 2011ko maiatzaren 15an saila berritu zuten eta 2011ko irailaren 19an estreinatu zen. 2015eko maiatzaren 11an, CBS kateak Hawaii Five-0 berritu zuen seigarren sasoia egiteko.
Hawaiiko gobernadoreak polizia-talde berezi bat sortu du, estatuan delituak murrizteko eta kriminalak kontrolatzeko. Taldearen burua Steve McGarrett SEAL ohia da, bahiketak eta ekintza-terroristak ikertzen dituena. Polizia-taldea betetzeko Danny “Danno” Williams detektibea elkartzen da. Chin Ho Kelly eta bere lehengusina Kono Kalakaua taldea betetzen dute. Kapitulu bakoitza gorputz edo krimen batekin hasten da, gobernariak unitateari krimena esleitzen dio. Lan taldeak gobernariaren autoritatea erabiltzen du krimenera heltzeko, horrela immunitate diplomatikoa izatea lortzen dute.
Telesaila aurreratu ahala, Chin-ek poliziatik dirua lapurtu zuela eta polizia-taldetik bota zutela desestaltzen da. McGarret beste aukera ematen dio Five-0 taldean parte hartzeko, ez duela ezer sinesten. Steve McGarret-en aita hil zuen terrorista atxilotu eta gero, kriminal misteriotsu batek McGarret-en aitaren hilketari buruz informazioa bilakatzen du. Ezagutarazten da “Wo Fat” Yakuzarekin zerikusia duen gaizkile bat dela, eta McGarret-en amaren hilketaren arduraduna dela.
Hawaii Five 0 berriro telebistetan ikusteko ideia bat zegoen, baina 2008ko abuztuaren 12an CBS-ek telebistetan berriro ikusiko zela adierazi zuen. Berria ona izan zen Hawaii estatuak bertsio berria ikustea espero zuelako. Lehenengo sasoiaren produkzioa 2010ean egin zen.
2010eko otsailean, Daniel Dae Kim-ek Chin Ho Kelly-ren pertsonaia interpretatuko zuela adierazi zen. Geroago, Alex O'Loughlin aukeratu zuten Steve McGarret interpretazeko[2]. Grace Park Kono Kalakaua interpretatuko zuela eta Scott Caan Danny Williams izango zela aldarrikatu zen. Telesailaren produktoreek jatorrizko bertsioari gorazarre egin zioten, Steve McGarret-ek erabiltzen duen autoa berrerabiltzen( jatorrizko bertsioan Jack Lordek erabili zuen).[3][4]
Hawaii Five-0 telesailak jatorrizko bertsioan erabilitako abestiaz baliatzen da, Morton Stevensek konposatuta.[5][6]
2010eko maiatzaren 19an, The Honolulu Advertiser egunkariak iritzia eskaini zuen "Gidoi azkarra daukan telesail azpikaria da”. Ameriketako Estatu Batuetan estreinaldiak 14,20 milioi ikusle izan zituen, eta People's Choice saria irabazi zuen.[7]