Heidi Crowter | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Coventry, 1995eko uztailaren 3a (29 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | disability rights activist (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Heidi Anne Crowter[1] (Coventry, 1995eko uztailaren 3) pertsona desgaituen eskubideen aldeko aktibista ingelesa da.
Gurasoak Liz eta Steve Crowter izan ziren. Bi neba eta ahizpa bat ditu.[2]
Jaio eta gutxira, Down-en sindromea zuela enteratu ziren. Leuzemia, pneumonia, giltzurrun gutxiegitasuna diagnostikatu zioten eta bihotz irekiko ebakuntza egin behar izan zioten.[2]
16 urte zituela, Down-en sindromearekin lotutako interneteko trollingaren eta jazarpenaren biktima izan zen.[3]
Coventryko ile-apaindegi batean egiten du lan.[2]
Don't Screen Us Out kanpainan parte hartzen du.[2][4] Crowterrek eta beste bi partsonak Osasun eta Gizarte Arreta Saila salatu zuten, 1967ko Abortuaren Legea diskriminatzailea zela egotzita, Down-en sindromea eta beste desgaitasun mota batzuk dituzten umekiak abortatzeko baimena eman baitzuen.[5] 2021eko irailean, kasua baztertu zuten Rabinder Singh eta Nathalie Lieven epaileek.[6] Hala ere, 2022ko martxoan epaia helegitea jartzeko baimena eman zioten.[7]
2022an BBCren 100 Emakume seriean sartu zen[8].
Heidi Crowter kristaua da.[2] 2020an, James Carterrekin ezkondu zen Coventryko Hillfields elizan.[9] Ezkontza ostean, senarraren abizena hartu zuen, baina aktibista gisa Heidi Crowter izena erabiltzen jarraitzen du.[10]