Henri Pélissier | |
---|---|
(1919) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jean Henri Auguste Pélissier |
Jaiotza | Parisko 18. barrutia, 1889ko urtarrilaren 22a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Dampierre-en-Yvelines, 1935eko maiatzaren 1a (46 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière de l'avenue Pierre-Grenier (en) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
La Sportive (en) | 1919-1921 |
Peugeot | 1914-1914 |
Parte-hartzailea
| |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Henri Pélissier (1889ko urtarrilaren 22a - 1935eko maiatzaren 1a) txirrindulari frantziar bat izan zen, 1923ko Frantziako Tourra irabazi zuena. Bere karreran zehar lortutako 29 garaipenez gain, Frantziako Tourraren sortzailea izan zen Henri Desgrangekin izan zuen lehi luzeagatik ezaguna izan zen, baita txirrindulariek probaren lehen edizioetan jasan behar zituzten baldintza gogorren ondorioz eginiko protestengatik ere.
Pélissierrek beste hiru anaia zituen, hauek ere, bera bezala, txirrindulari profesionalak izan zirenak. Henri Pélissier profesional bezala 1911n korritzen hasi zen, eta garaipen garrantzitsuak lortu zituen Lehen Mundu Gerraren aurretik, Milan-San Remo 1912an eta hiru etapa 1914ko Frantziako Tourrean horien artean.
Gerra Handiaren ondoren lehiatzen jarraitu zuen, Paris-Roubaix eta Bordele-Paris irabaziz 1919an eta Frantziako Tourrean izena emanez hurrengo bost urteetan. 1921eko Paris-Roubaix baino lehen, Henrik eta bere anaia Francisek euren babesleari txirrindulariek ohi kobratzen zuten miseria baino soldata handiago bat exigitu zioten. Euren eskaera ez zen onartua izan eta lasterketan txirrindulari independente bezala izen ematea aukeratu zuten, talde baten babesik eta finantzaziorik gabe. Desgrangek bere egunkaria zen l'Auton sekula gehiago ez zirela agertuko agindu zuen, soilik esandakoa jateko Henri garaile izandakoan. 1923 hasieran beste gatazka baten ondoren, Desgrangek "Pélissierrek sekula ez du Tourra irabaziko. Ez daki sufritzen" idatzi zuen. Pélissierrek, orduan, urte horretako Tourra irabazi zuen. Hurrengo urtean, Tourretik erretiratu zen justifikatu gabetzat jotzen zuen zigor baten ondorioz. Elkarrizketa batean, Tourraren baldintzengatik kexatu zen berriz "piztiak zirku batean bezala tratatzen gaituzte" esanez. Albert Londres kazetariak "errepideko presoak" izena sortu zuen, ordutik txirrindulariei eman zaiena.
Pélissier izaera bizikoa eta polemikoa izateagatik zen ezaguna, sarri taldekideak eta pelotoiko beste txirrindulari batzuk xaxatuz. 1928an erretiratu ondoren, bere izaera lehiakorrak bere bizitza endekapen azkar batera eraman zuen. 1933an, bere emazte Léonie desesperatu egin zen Henrirekin zuen elkarbizitzaren ondorioz, eta bere buruari tiro bat emanez suizidatu zen.
Bi urte beranduago, bere neskalagun berria zen Camille Tharaultek Pélissier arma berarekin hil zuen, Henrik Camillei eztabaida batean labankada bat eman ondoren.
1911
1912
1913
1914
1919
1920
1921
1922
1923
1924
Itzuli Handia | 1912 | 1913 | 1914 | 1915 | 1916 | 1917 | 1918 | 1919 | 1920 | 1921 | 1922 | 1923 | 1924 | 1925 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako Tourra | UT | UT | 2 | — | — | — | — | UT | UT | — | — | 1 | UT | UT |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Henri Pélissier - ProCyclingStats
Aurrekoa Firmin Lambot |
Frantziako Tourraren irabazlea 1923 |
Ondorengoa Ottavio Bottecchia |