Hidroxizina botika antihistaminiko bat da, batez ere Atarax izen komertzialarekin saltzen dena. Hazkura, antsietatea eta goragalearen tratamenduan erabiltzen da, baita zinetosi kasuetarako ere. Ahoz bidez edo muskulu-injekzio bidez hartzen da[1].
Bere albo-kalteak logurea, buruko mina eta aho lehorra izaten dira. QT luzearen sindromea luza dezake kasu gutxitan. Ez dago haurdunaldi eta edoskitzean segurua ote den argi. Hidroxizinak histaminaren efektuak blokeatzen ditu[2]. Piperazinaren familiako lehen-belaunaldiko antihistaminikoa da[3].
1956an Union Chimique Belgek garatu zuen eta, urte horretan bertan, Pfizerrek saltzeko baimena lortu zuen AEBn[4]. Herrialde horretan gehien eskaintzen den 78. botika da, 10 milioi preskripzio baino gehiagorekin[5][6].