Hilla Limann | |||
---|---|---|---|
1979ko irailaren 24a - 1981eko abenduaren 31 ← Jerry Rawlings - Jerry Rawlings → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Urre Kosta Britainiarra eta Gwollu (en) , 1934ko abenduaren 12a | ||
Herrialdea | Ghana | ||
Heriotza | Akkra, 1998ko urtarrilaren 23a (63 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: diabetes mellitusa | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Fulera Limann (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Doktoretza : politika zientzia, zuzenbide (jakintza) Université Sorbonne Paris Nord (en) diploma : frantses Londresko Unibertsitatea graduatu-aurreko maila : zientzia historikoa London School of Economics (1957 - 1960) : politika zientzia | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | diplomazialaria eta politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Presbiterianismoa | ||
Alderdi politikoa | People's National Party (en) |
Hilla Limann (Gwollu, 1934ko abenduaren 12a - Akkra, 1998ko urtarrilaren 23a) ghanatar politikaria eta diplomazialaria izan zen, Ghanako Errepublikako presidentea 1979-1981 bitartean.
London School of Economicsen eta Sorbonnen ikasi zuen. Ondoren, diplomazialari egon zen Lomén eta Genevan. Herriaren Nazio Alderdiaren presidentegaia zela, 1979ko estatu kolpearen ostean egindako hauteskundeak irabazi zituen. Inflazioaren kontra borrokatzen eta egoera sozio-ekonomikoa zuzentzen saiatu zen, arrakasta handirik gabe. Kudeaketa ekonomiko txarra eta gobernu zibilaren ustelkeria kritikatuz, 1981eko abenduaren 31n Jerry Rawlings kapitainak beste estatu kolpe bat eman zuen, aginpidea berriz hartu, eta Limann presidente kargutik kendu.[1]
Artikulu hau Ghanako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |