Ieng Thirith | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Khieu Thirith |
Jaiotza | Battambang Province (en) , 1932ko martxoaren 10a |
Herrialdea | Kanbodia |
Heriotza | Pailin Province (en) , 2015eko abuztuaren 22a (83 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Alzheimerra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ieng Sary (1951 - 2013) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Lycee Sisowath (en) |
Hizkuntzak | khmerera ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta irakaslea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Kanputxeako Alderdi Komunista |
Ieng Thirith, sortzez Khieu Thirith (khmereraz: អៀង ធីរិទ្ធ; Battambang probintzia, Frantziar Indotxina, 1932ko martxoaren 10a - Pailin probintzia, 2015eko abuztuaren 22a) kanbodiar politikaria izan zen, Khmer Gorriak taldearen buruzagietakoa. 1975–1979 bitartean, Kanbodiako Gizarte Gaietarako ministro izan zen, Pol Pot diktadorearen agintaldian.[1] Gizateriaren aurkako krimenak egotzirik, 2011n hasi zen haren aurkako epaiketa, baina auzitegiak aske uzteko erabakia hartu zuen, Alzheimerren gaitzaren zantzuak zituela argudiatuta.[2] Ieng Sary haren senarra ere epaitua izan zen.
Artikulu hau Kanbodiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |