Ifni | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1958 – 1969 | |||||||
Espainiako probintzia | |||||||
| |||||||
Eskualdeko lurraldeak 1912an | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Sidi Ifni | ||||||
Ekonomia | |||||||
Dirua | Pezeta | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Arabiera, gaztelania | ||||||
Erlijioa | Eliza Katoliko Erromatarra, Musulmana | ||||||
Historia | |||||||
|
Ifni Marokoko kostaldean, Agadirretik hegoalderantz, zegoen espainiar probintzia ohia izan zen, egun Marokoko eskualdea dena. 1964an 1.502 km² azalera eta 51.517 biztanle zituen, industria nagusia arrantza izanik.
1476an gaztelarrek bertan Santa Cruz de la Mar Pequeña izeneko gotorleku bat ezarri zuten Kanarietako azukrearen plantazioentzat esklaboak lortzeko. Hala ere, 1524an berbereek kanporatuak izan ziren. XIX. mendeko Afrikaren banaketaren ondorioz, Espainiak eskualdean zituen "eskubideak" aldarrikatu eta Marokoekin guda azkarra izan ondoren, 1860ko apirilaren 26an eskualdea okupatu zuen. 1934an Espainiak gobernadorea ezarri eta, deskolonizazio eran, hasieran probintzia bilakatu eta gero 1969ko urtarrilaren 4an Marokoari itzuli zion. Maroko urte batzuk aurrerago, Ifniko Gerran hain zuzen ere, jadanik saiatu zen eskualdea kontrolpean izatea.
Artikulu hau Marokoko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |