Iker Jiménez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1973ko urtarrilaren 10a (51 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Pedro Ramón Jiménez |
Ama | María Elizari |
Ezkontidea(k) | Carmen Porter (1994 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea : kazetaritza Madrilgo Unibertsitate Europarra |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista aurkezlea, ufologist (en) , idazlea, kazetaria, youtuberra, telebista-ekoizlea, musikaria, eleberrigilea, telebista zuzendaria eta telebista-aktorea |
Enplegatzailea(k) | SER 2015) Antena 3 Radio Mediaset España (2015 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | saiakera misterioa |
ikerjimenez.com | |
Iker Jiménez Elizari (Gasteiz, Araba, 1973ko urtarrilaren 10a) gaztelaniazko kazetaria da. Zientzia eta Informazio karrerako lizentzia eskuratu zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta Europar Unibertsitatean lizentziatu zen. Emaztea du Carmen Porter kazetaria, eta harekin batera egiten ditu Cuatro telebista kateko Cuarto milenio eta SER irrati kateko Milenio 3 saioak.
Bere ibilbide profesionalaren hasieratik esoterismoari, magiari, naturaz gaindiko eta sasi-zientziazko gaiei buruzko irratsaioetan berezitu da, eta kirolei eta gertakariei buruzkoetan ere jardun du. 1999an arrakasta handiz argitaratu zuen bere lehendabiziko liburua, Enigmas sin resolver ("Ebatzi gabeko enigmak"), eta ordudanik maiz agertu izan da Espainiako liburu salduenen zerrendan.
Gaur egun, Espainiako Cuatro telebista katean Cuarto milenio ("Laugarren milurtekoa") saioa aurkezten du; eta SER irrati katean, Milenio 3 ("3 milurtekoa") irratsaioa. Bietan, naturaz gaindiko gaiak eta argitu gabeko enigmak jorratzen ditu, gaueko orduetan, betiere elkarrizketa bidez eta berak ikerketa lan modura aurkezten duenaren arabera. Iker Jiménezek bere saioei "misterio-ontziak" deitzen die. Cuatrok Confidenciales Iker Jiménez ("Iker Jimenez konfidentzialak") deituriko dokumental saioen ardura eman dio. Horietako lehena 2008ko uztailaren 18an aireratu zen, eta Txernobylgo hondamendiari buruzkoa izan zen.