Ils se marièrent et eurent beaucoup d'enfants (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2004 |
Izenburua | Ils se marièrent et eurent beaucoup d'enfants eta Happily Ever After |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa italiera ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta film komikoa |
Iraupena | 106 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Yvan Attal |
Gidoigilea(k) | Yvan Attal |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Claude Berri |
Konpainia ekoizlea | Groupe TF1 |
Edizioa | Jennifer Augé (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Christian Chevallier |
Argazki-zuzendaria | Rémy Chevrin |
kino.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Ils se marièrent et eurent beaucoup d'enfants (euskaraz Ezkondu eta haur asko izan zituzten), 2004ko Yvan Attal frantziar-israeldarrak zuzendutako drama-komedia film bat da. Charlotte Gainsbourg, Yvan Attal, Alain Chabat, Alain Cohen eta Emmanuelle Seigner aktoreek antzeztu zuten. Johnny Depp aktoreak agerpen labur bat egin zuen.
Filmak berrogei urteak beteak dituzten hiru gizonen istorioa kontatzen du, beren bizitzen norantza zalantzan jartzen duten unean.
Vincent (Yvan Attal) Gabriellekin (Charlotte Gainsbourg) bizi da eta Georges (Alain Chabat) Nathalierekin (Emmanuelle Seigner). Bi bikoteek bost urteko haurra dute eta lana, ezkontza eta seme-alabak izatera derrigortzen dieten gizarte batez itoak, estutuak eta harrapatuak sentitzen dira. Fred (Alain Cohen) ezkongabeak gozatzen duen askatasunak inbidia ematen die, beti neska gazte ederrekin txortan baidabil. Noski, Fred, bere aldetik, Vincent eta Georges bezala izan nahi du, ordena, emaztea eta seme-alabak izan nahi ditu, bai eta bizitzari zentzua topatu nahi ere.