Itamar Even-Zohar | |
---|---|
![]() (2008) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tel Aviv, 1939ko martxoaren 23a (85 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearra Tel Aviv University (en) ![]() |
Doktorego ikaslea(k) | Zohar Shavit (en) ![]() Rina Drori (en) ![]() Menakhem Perry (en) ![]() |
Hizkuntzak | esperantoa hebreera |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, esperantista, soziologoa, unibertsitateko irakaslea, itzultzailea eta filosofoa |
Lantokia(k) | Tel Aviv University (en) ![]() |
Enplegatzailea(k) | Tel Aviv University (en) ![]() Haifako Unibertsitatea |
Kidetza | Austriako Zientzien Akademia |
Itamar Even-Zohar (hebreeraz: איתמר אבן-זהר) Tel Aviv-en jaiotako ikertzailea israeldarra da, Tel Aviv-eko Unibertsitateko irakaslea. Polisistemen teoriaren sortzailea da [1] eta Ikasketa Kulturalen, itzulpengintzaren eta kulturaren bitartez sortutako identitateen arloan ikertzailerik esanguratsueenetako bat.
Tel Aviv-en 1939an jaioa, Even-Zoharrek Tel Aviv-eko Unibertsitatean eskuratu zituen (B.A. eta PhD) eta Jerusalemgo Unibertsitatean (M.A). Horrez gain, Oslon, Copenhaguen eta Estokolmon ikasi zuen. Irakasle gonbidatu gisa aritu da Europako eta Estatu Batuetako hainbat unibertsitate eta institututan; hala nola, Amsterdamen, Parisen, Filadelfian, Reykjaviken, Quebecen, Lovainan, Konpostelan, Santanderen St. John's-en (Ternua), Bartzelonan eta Santa Cruzen (Kalifornia). Ama hizkuntza hebraiera du, horrez gain, arabiarra, ingelesa, frantsesa, suediera, espainiera, norvegiera, daniera, italiera, errusiera, alemaniera, islandiera eta beste batzuk ere badakizki [2].
Hirurogeita hamargarren hamarkada hasieratik, Itamar Even-Zoharrek sare sozial konplexu, heterogeneo, aldakor eta dinamikoak diren "sistema kulturalen" konplexutasuna eta interdependentzia ikertzeko beharrezkoak diren tresna teoriko eta metodologikoak garatu ditu. 1972an, testua hainbat kapaz osatutako estrukturaren teoria (Even-Zohar 1972) proposatu zuen, nahiz geroxeago "estrukturalismo estatikoaren" lehenengo kritikoetariko bat bihurtu (Even-Zohar 1978) eta berak arazo handi gisa ulertzen zuen hau: agenda estrukturalistak ezarritako reifikazioa eta Saussuren "sistema linguistikoko" "estruktura" kontzeptuaren interpretazio zurrunagatik. Ideia hauek emankorrak izan daitezen eta beste ekintza kultural bizi eta konplexu batzuetan aplikatzeko Even-Zoharren ustez ezinbestekoa da sistema sozio-kulturalaren dimentsio sinkroniko eta diakronikoaren arteko intererlazioa kontutan hartzea. Horregatik sartu zuen bere teorietan "estrukturalismo dinamikoa" deritzon kontzeptua, sistemen aldakortasuna eta heterogeneitatea hobeto erakusten duen "sistemen sistema"(Even-Zohar 1979)
Ikuspegi hau gehitzearen ondoren, beste programa bat eraiki zuen sistema literarioa aztertzeko testuak beren horretan baino gehiago; eta programa horrek garrantzia handia hartu du ikasketa literarioen eta itzulpengintzaren arloan. Horrela, "literatura" kontzeptu normatiboa edo "kultura" ekoizpen "elebatuen" talde modura ikusten utziz. Honek, halaber, sistema literarioaren "erdigunearen" eta "periferiaren" arteko, eta literatura "kanonikoaren" eta "ez-kanonikoaren" arteko interrerlazioa ikertzea ahalbidetuko du.
Even-Zoharrek adiera bakarreko parametro kausalak faktore anitzengatik ordezkatu ditu. Hala bada, faktore berri horiek kulturaren konplexutasuna modu hobeago batean azaltzen lagunduko dute; bai sistema bakar batean, eta baita harremana duten sistema anitzen artean ere. “Polisistemen teoria” honek (Even-Zohar 1978, 1979, 1990, 1997, 2005) harremanen bateratasuna edo harreman horiek osatzen dituzten multzoak aztertzen ditu, eta, batik bat, azterketa horiek hizkuntzen eremura eta literaturara daude mugatuta. Aurrerantzean edozein esparru soziokulturaletara finituko da [3][4][5]. Ovido Carbonell-ek aurrean azaltzen den teoria Michel Foucault-en epistemearen kontzeptuarekin aldentzen du. Gehitzeko, Edwan Gentzler, akademikoa estatubatuarra, teoria hau defendatzen duen beste pertsona bat da [6].
Ikerketa objektuak ez lirateke testuak, produktu kultural gisa hartuak, izan beharko; baizik eta objektu kultural konkretu horien ekoizpena baldintzatzen duten modelo kultural dinamikoak (Even-Zohar, 1997). Zientzia Kognitiboari buruzko eta antropologiari buruzko ikerketetatik abiatuz ondorioztatu zuen, pertsonak ikasten dituzten eta eguneroko bizitzan erabiltzen dituzten modelo interpertsonalak direla kultura zehatz baten dinamika azaltzen laguntzen digutenak. "Modeloen teoria" hau "teoria errepertorio" handiago eta profundamental baten zati bat da. Eta formalismo errusiarrak eta semiotika sobietarrak Yuri Lotman, Vyacheslav Vsevolodovich Ivanov, Toporov, Boris Uspensky-k influentziatuta dago.
Even Zohar-ek itzulpengintzari buruz egindako ikerketek adierazten dute jatorrizko testuen eta itzulitako testuen artean sortu ohi diren desberdintasunak kultura horien barneko arauen ondorio izan daitezkeela. Berak egindako ikerketa hauen ondorioz, itzulpengintza ikasketa filologikoetan arlo marjinal gisa ikusteari utzi eta harreman interkulturalen ikerketarako foko garrantzitsu bilakatu dira [7].
Itamar Even-Zohar-ek literaturak kultura nazionalen sorkuntzan duen papera aztertu du, bai Israelen eta baita Europan ere. Even-Zoharrek, bere proposamenarekin aurrera eginez, hau da, kultura programa edo egite bateratua den ekintza bezala aztertu behar denaren ideiarekin jarraituz, larrialdian eta kristalizazioan aurkitzen den Palestinako kultura hebrear natibo bat analizatu izan du. Hala bada, kultura hebrear hori eredutzat izan du; eta, hura aztertu izanak muga desberdinetako kultura edo sistema kultural anitzak ikustatzeko eta aztertzeko aukera eskaini dio, hala nola, Islandiakoa, Galiziakoa edo Kataluniakoa.
90. hamarkadatik hona, Even-Zohar-en ikerketak ,funtsean, entitate sozio-politiko berrien planifikazio kulturalaren praktiketan zentratu dira. Horrela, gutxiengoen eta gehiengoen errekurtso kulturalen kontrolerako borrokan, gehiengoaaren gutxiengoaren arteko, eta erdigunea eta periferia direnen arteko erlazio-arazoak aztertu ditu.
Artikulu hau gaztelaniazko Wikipediatik kopiatuta dago. Hala ere, esan beharra dago gaztelaniazkoa ere ingelesekotik kopiatuta dagoela.