Ivet Miroslavova Lalova-Collio (bulgarieraz: Ивет Мирославова Лалова-Колио, Sofia, 1984ko maiatzaren 18a) Bulgariako atleta da, 100 metro eta 200 metro abiadura probetan espezializatua. 100 metroko historiako 13. emakumerik azkarrena izan zen bere marka pertsonala egin zuenean.[1] 2004ko Udako Olinpiar Jokoetan laugarren amaitu zuen 100 metroetan eta bosgarrena 200 metroetan. Bere ibilbidea bi urtez eten zen 2005eko ekainetik 2007ko maiatzera bitartean min hartuta egoteagatik. 2012ko ekainean urrea irabazi zuen 2012ko100 metroko Europako Atletismo Txapelketan. 2016ko uztailean zilarrezko bi domina irabazi zituen 2016ko Europako Atletismo Txapelketan 100 eta 200 metroetan. Joko Olinpikoen lau edizioetan parte hartu du.
Emaitzak 2020ko otsailaren 9an eguneratu ziren azken aldiz. [2]
Proba
|
Marka
|
Data
|
Kokapena
|
Ekitaldia
|
100 metro
|
10,77
|
2004ko ekainaren 19a
|
Plovdiv, Bulgaria
|
Europako Kopa (lehen liga)
|
200 metro
|
22,32
|
2015eko abuztuaren 27a
|
Beijing ,Txina
|
Munduko Txapelketa
|
50 metro barru
|
6,23
|
2012ko otsailaren 14a
|
Liévin ,Frantzia
|
|
60 metro indoor
|
7,12
|
2013ko martxoaren 3a
|
Göteborg ,Suedia
|
Pista Estaliko Europako Txapelketa
|
200 metro indoor
|
22,87
|
2004ko otsailaren 1a
|
Sofia , Bulgaria
|
|