Jacques-Anquetil belodromoa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Paris Handiko metropolia |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Udalerri barrutia | Parisko 12. barrutia |
Koordenatuak | 48°49′33″N 2°24′42″E / 48.82596°N 2.41173°E |
Historia eta erabilera | |
Berrikuntza | 2012 - 2015eko maiatzaren 23a |
Eraikuntza | 1896 |
Inaugurazioa | 1896 |
Jabea | Racing Club de France Parisko Udala |
Kirola | Pistako txirrindularitza |
Atalak | cycling track (en) : |
Kontaktua | |
Helbidea | 49 Avenue de Gravelle 75012 Paris |
Webgune ofiziala | |
Jacques-Anquetil belodromoa, lehen la Cipale (udal-pista edo «piste municipale»ren aferesia) Parisen dagoen erabilera anitzeko estadioa da. 1900eko Joko Olinpikoetako agertoki nagusia izan zen. Gaur egun futbol eta errugbi partidetarako erabiltzen dute.
Hasiera batean, 1894an belodromo gisa eraiki eta Vincennesko udal-belodromoa (frantsesez: Vélodrome municipal de Vincennes) izena eman zioten. 1900eko udako Joko Olinpikoetarako estadio nagusia bihurtu zen, non hasiera ekitaldia ospatu zuten. Racing Club de Francek bertan antolatu zituen etxeko partidak. Belodromoan mota askotako ekitaldiak, txirrindularitza, kriketa, batasuneko errugbia, futbola eta gimnasia barne, antolatu zituzten. Estadioa txirrindularitza eta futbolerako ere erabili zuten 1924an Joko Olinpikoetan. Orduan Charenton-le-Pont udalerrian zegoen, baina 1929an La Cipale, ondoko Bois de Vincennesekin batera, Parisko 12. barrutiaren barnean sartu zuten.
Gainera, 1968 eta 1974 artean, Parc des Princes berreraikitzen ari ziren bitartean, belodromoa Frantziako Tourraren helmuga izan zen, Eddy Merckx bost aldiz txapeldun izan zen garaian.[1] 1987an egungo izena hartu zuen.