Jacques Loussier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Angers, 1934ko urriaren 26a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Blois, 2019ko martxoaren 5a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Cour-sur-Loire |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Yves Nat (mul) |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea, musikagilea, jazz musikaria eta soinu banda konpositorea |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | jazza |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea | Decca Records (mul) CBS Disques (en) RCA Records MGM Records Philips Telarc International Corporation (en) Naxos (en) Note Productions (en) |
|
Jacques Loussier (Angers, 1934ko urriaren 26a - 2019ko martxoaren 5a) piano-jotzailea eta musikagile frantziarra. Jazz eta musika klasikoaren interpretatzailea, Third stream jazz estiloaren barruan kokatu daitezke bere lan ezagunenak. Bere musika estiloan munduko onena bezala zegoen sailkatuta.[1][2]
Bere musikarekiko zaletasuna oso goiz hasi zen. 16 urte zituelarik Conservatoire National de Musique de Parisen Yves Nat maisuarekin konposizioa ikasten hasi zen. Behin Jean-Pierre Eustache musikariak Caengo braseria batean jotzeko jazz musikari bat behar zuen eta hori izan zen musika mota horretan Loussierren ibilbidearen hasiera. Bi urte Kuban eman zituen, bestetik, beste musika-joerak ezagutzeko asmoz. Frantzian, gainera, oso ezagunak ziren abeslariekin aritu zen: Catherine Sauvage, Léo Ferré, Charles Aznavour edo Frank Alamo.
Pierre Michelotekin (kontrabaxu) eta Christian Garrosekin (perkusio) Trio Play Bach hirukote sortu zuen. Taldeak barrokoko musikarien lanak jazzaren ikuspuntutik berreskuratu zituen. Johann Sebastian Bachen lanen jazz-interpretazioekin ezaguna egin zen taldea. Musika barrokoaren eta jazz garaikidearen nahasketa Third stream joeraren espirituaren barruan kokatu daiteke. 1985ean taldea berriro ere sortu zuen Loussierrek, orduan bi lagun berriekin: André Arpino eta Vincent Charbonnier; Charbonnier, odol-jario baten ondorioz, musika jotzeari utzi behar izan zion eta, haren lekuan, 1998an, Benoit Dunoyer de Segozac jarri zen.[1]
2007an Loussierrek Ordre des Arts et des Lettres jaso zuen.
Disko asko plazaratu zuen:[3]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Loussier |