Janet Rowley

Janet Rowley

Bizitza
JaiotzaNew York1925eko apirilaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaHyde Park (en) Itzuli2013ko abenduaren 17a (88 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: obulutegiko minbizia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Chicago Laboratory Schools (en) Itzuli
Pritzker School of Medicine (en) Itzuli 1948) Medikuntzako doktorea
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, genetista eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Chicagoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Janet Davidson Rowley (Davidson ezkongabean eta Rowley ezkondu ondoren) (New York, 1925eko apirilaren 5a - 2013ko abenduaren 17a) genetista estatubatuarra izan zen, leuzemia eta beste minbizi-mota batzuk eragiten dituen translokazio kromosomikoa identifikatzeagatik ezaguna. Rowleyren aurkikuntzek minbiziaren anomalia genetiko espezifikoetara zuzendutako sendagaiak garatzea ahalbidetu zuten.[1][2][3]

Rowleyk bere bizitzaren zatirik handiena Chicagon eman zuen lanean eta sari eta ohore ugari jaso zituen bere bizitzan zehar, genetikaren arloan egindako lorpenak eta ekarpenak aintzatetsiz.[4]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janet Davison 1925eko apirilaren 5ean jaio zen New Yorken, Hurford eta Ethel Davisonen alaba, baina bere familia Chicagora joan zen bizitzera 2 urte bete baino lehen.[5] 1948an medikuntzako beste ikasle batekin ezkondu zen, Donald Rowleyrekin, gero Chicagoko Unibertsitatean patologiako irakasle izan zena.[6] Lau seme-alaba izan zituzten. Hurrengo 20 urteak umeak hazten eman zituen astean hiru egunetan hainbat lekutan lan egiten zuen bitartean, Downen sindromea duten umeentzako Chicagoko klinika bat barne.[7]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1951n mediku lizentzia lortu ondoren, Rowley doktoreak sendagile gisa lan egin zuen Haurtzaro eta Jaio aurreko Kliniketan, Montgomery County, Maryland-eko Osasun Publikoko Departamentuan. 1955ean Chicagoko Dr. Julian Levinson Foundation-en ikerketa-lanpostu bat hartu zuen, garapen-urritasuna duten haurrentzako klinikan, eta bertan egon zen 1961era arte. Neurologia irakatsi zuen Illinoisko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean.

1962an, Rowley-ren minbizia eta kromosomaren interesa piztu zen NIHko praktiketan, giza kromosoma normal eta anormaletan DNAren erreplikazioaren eredua aztertzen. Rowley doktorea Chicagoko Unibertsitatera itzuli zen, Hematologia Saileko ikertzaile gisa. 1969an irakasle elkartua izan zen eta 1977an irakasle titularra.[7]

1970eko hamarkadan, lehendik zeuden quinakrinaren fluoreszentzia eta Giemsa tindaketa metodoen erabilera gehiago garatu zuen kromosomak identifikatzeko, eta frogatu zuen zenbait kasutan leuzemia mota batzuetan inplikatutako Philadelphia kromosoma anormalak 9. kromosomaren translokazio batean parte hartzen zuela kasu batzuetan. Translokazioa kromosoma baten zati bat hautsi eta beste kromosoma bat batzen duen prozesua da, edo bi kromosoma biak hausten direnean materiala trukatzen dutenean. Leuzemia mielogeno akutuan 8 eta 21 kromosomen arteko translokazioa ere identifikatu zuen, eta leuzemia promielozitikoan 15 eta 17 artean.[8] Rowleyk ere lagundu zuen, bere ikerketen bidez, azido erretinoikoaren eraketa aztertzen.[6]

Lehen translokazio kromosomikoa Rowleyk 1972an aurkitu zuen leuzemia mielogeno akutuan.[9] Rowley doktoreak 1970eko hamarkadan bere aurkikuntzak argitaratu zituenean, translokazio espezifikoek gaixotasun espezifikoak eragiten zituztela argudiatu zuen, minbiziaren kausari buruz ezarritako ikuspegiaren aurka, zeinak anomalia kromosomikoei garrantzi gutxi ematen zien.[8] Hasieran bere ideiekiko nolabaiteko erresistentzia bazegoen ere, bere lanak eragin handia izan zuen, eta 1990erako hirurogeita hamar translokazio baino gehiago identifikatu ziren minbizi ezberdinetan.

2013ko abenduaren 17an, Rowley etxean hil zen 88 urte zituela, obulutegiko minbiziaren konplikazioengatik.[10]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obamak Askatasunaren Domina eman zion Rowleyri 2009an
  • 1984an, Rowley doktorea Chicagoko Unibertsitateko Medikuntza, Biologia Zelularra, Molekularra eta Giza Genetikako Blum-Riese Distinguished Service Irakasle izendatu zuten.[2]
  • 1989an, General Motors Cancer Research Foundation-ek Charles S. Mott saria ez ezik, Clowes Memorial saria ere eman zion.[7]
  • 1991n, American Philosophical Society-ko kide hautatu zuten.[7]
  • Gairdner Nazioarteko Saria jaso zuen 1996an.
  • 1998ko Albert Lasker saria, Oinarrizko Ikerketa Medikoagatik.[11]
  • Zientziaren Domina Nazionala 1998.[11]
  • 1999an American Academy of Achievement-en Urrezko Plaka saria jaso zuen.[12]
  • 2002an, Discover aldizkariak zientziaren 50 emakume garrantzitsuenetako bat bezala aitortu zuen.[13]
  • 2003an, the Benjamin Franklin Medal for Distinguished Achievement saria jaso zuen.[14]
  • 2007an, Patologia Molekularraren Elkarteak Diagnostiko Molekularrean Bikaintasunaren Saria eman zion.[15]
  • 2009an, Rowley doktoreari Askatasunaren Domina Presidentziala eman zioten,[16] Estatu Batuetako ohore zibil gorena, orduko Barack Obama presidenteak emana, eta Genetikako Gruber saria.[2]
  • 2010ean, Jesse Stevenson Kovalenko Domina eman zion Zientzia Akademia Nazionalak.[7]
  • 2012an, Rowley doktorea Oinarrizko Ikerketaren arloko Hope Funds for Cancer Research Award sarirako eta Hope Funds Scientific Advisory Board-erako hautatu zuten.
  • 2012an ere, Osasun eta Medikuntza Teknologiaren Japoniako Saria irabazi zuen beste bi zientzialarirekin batera Gleevec-en sorreran izan zuen paperagatik.[17]
  • Bere ekarpen zientifikoengatik hainbat erakundetako zientzietan doktore honoris causa izendapen jaso ditu, horietako batzuk Yale Unibertsitatea eta Harvard Unibertsitatea.[2]
  • Zientzia eta ohorezko elkarte anitzetako kide ere izan da. Talde ospetsu horien artean, Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia eta National Academy of Sciences daude.[6]
  • Bostehun artikulu baino gehiago argitaratu zituen eta bere ikerketarekin jarraitu zuen Chicagoko Unibertsitatean hil baino pixka bat lehenago arte.
  • 2017an, hil ondoren, National Women's Hall of Fame-n sartu zuten.[10][18]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Hofschneider, Mark. «Tumor suppressor genes as a cause of cancer» Lasker Foundation (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  2. a b c d (Ingelesez) «Janet Rowley, cancer genetics pioneer, 1925-2013 | University of Chicago News» news.uchicago.edu 2013-12-17 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  3. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2023-04-20). «Janet Davison Rowley, la genetista que descubrió que las anomalías cromosómicas causan cáncer» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  4. (Ingelesez) Rowley, Janet D. | Women of the Hall. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  5. (Ingelesez) Beutler, E.. (2000-03). «Introduction to Janet D Rowley» Leukemia 14 (3): 511–512.  doi:10.1038/sj.leu.2401686. ISSN 1476-5551. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  6. a b c (Ingelesez) Druker, Brian J.. (2014-01). «Janet Rowley (1925–2013)» Nature 505 (7484): 484–484.  doi:10.1038/505484a. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  7. a b c d e (Ingelesez) «"Janet D. Rowley, MD"» American Association for Cancer Research (AACR) (www.aacr.org) (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  8. a b Wapner J.. The Philadelphia Chromosome: A Genetic Mystery, a Lethal Cancer, and the Improbable Invention of a Lifesaving Treatment.. ISBN 9781615191970..
  9. (Ingelesez) «About the American Society of Hematology» www.hematology.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  10. a b (Ingelesez) «"Cancer Genetics Pioneer Dies"» HuffPost (HuffPost - Breaking News, U.S. and World News) (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  11. a b «The President's National Medal of Science: Recipient Search | NSF - National Science Foundation» www.nsf.gov (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  12. (Ingelesez) «Golden Plate Awardees» Academy of Achievement (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  13. (Ingelesez) «Women in Science [1 ed. 9781680777635, 9781680782943»] dokumen.pub (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  14. (Ingelesez) «Benjamin Franklin Medal» www.amphilsoc.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  15. (Ingelesez) «Past Recipients» Association for Molecular Pathology (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  16. (Ingelesez) «President Obama Names Medal of Freedom Recipients» whitehouse.gov 2009-07-30 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  17. (Ingelesez) «The Japan Prize Foundation» The Japan Prize Foundation (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  18. (Ingelesez) Rowley, Janet D. | Women of the Hall. (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]