Johannes Zukertort | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lublin, 1842ko irailaren 7a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma Alemaniar Inperioa |
Heriotza | Londres, 1888ko ekainaren 20a (45 urte) |
Hobiratze lekua | Brompton hilerria |
Heriotza modua | : garuneko odoljarioa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wrocławeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta xakelaria |
Johannes Zukertort (portugesez: Jan Hermann Cukiertort; Lublin, Prusiako Erresuma, 1842ko irailaren 7a - Londres, Erresuma Batua, 1888ko ekainaren 20a) germano-poloniar xakelari bat izan zen. 1870eko hamarkada eta 1880eko hamarkadan munduko xakelari onenetakoa izan zen.
1878an britainiar herritartasuna bereganatu zuen.
1886an, lehenbiziko Munduko Xake Txapelketa ofizialeko finalean Wilhelm Steinitz austriar xakelariaren aurka 10 porrot eta 5 garaipeneko emaitzaz galdu zuen; aurrez ere, 1872ko txapelketa ez ofizialean Steinitzen aurka galdua zen. Garai honetan, biak munduko bi xakelari onenak ziren.
Zukertort oso gizon buruargi, polifazetiko eta ikasia zen, xakelariaz gain, kazetari, hizkuntzalari, musikari, politikari, ekintzaile eta soldadu ere izana zen.
Zukertort hasieraren sortzailea da.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johannes Zukertort |
Artikulu hau Poloniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |