Jose Antonio Zaldua Urdanabia (Elizondo, Baztan, 1941eko abenduaren 15a – Sant Andreu de Llavaneres, 2018ko ekainaren 30a) nafar futbolari profesionala izan zen. Real Valladolid, Bartzelona, Osasuna eta Sabadell taldeetan jokatu zuen.[1]
Jose Antonio Zaldua Elizondon jaio zen, 1941eko abenduaren 15ean. Oso gazte hasi zen Iruñeko Oberena taldean jokatzen. 1959-60 denboraldian, 18 urte besterik ez zuela, debuta egin zuen Espainiako lehen mailan Real Valladolid taldean. 1961-62 denboraldian, Bartzelonak kontratatu zuen, eta bertan aritu zen 1970-71 denboraldia arte (1964-65 denboraldian Osasunan jokatu zuen, Bartzelonak utzita). Azken urteak Sabadellen eman zituen.[1]