Jose Sebastian Laboa | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(1984) | |||||||||||||||
1997ko martxoaren 10a - 1998ko ekainaren 13a
1995eko martxoaren 18a - 1998ko ekainaren 13a
1990eko abuztuaren 21a -
1983ko urtarrilaren 6a -
1982ko abenduaren 18a - ← Blasco Francisco Collaço (en) - Osvaldo Padilla (mul) →
1982ko abenduaren 18a - Elizbarrutia: Zaraï (en)
| |||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | José Sebastián Laboa Gallego | ||||||||||||||
Jaiotza | Pasaia, 1923ko urtarrilaren 20a | ||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||
Heriotza | Donostia, 2002ko urriaren 24a (79 urte) | ||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||
Heziketa | Comillasko Pontifize Unibertsitatea | ||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Jose Sebastian Laboa Gallego, ezagunagoa Monsinore Laboa kargu izenez, (Pasaia, Gipuzkoa, 1923ko urtarrilaren 20a - Donostia, 2002ko urriaren 24a) apaiza eta nuntzio apostolikoa zen, hau da, Vatikanoko diplomatikoa.
26 urterekin apaiztu zen eta Erromara joan zen. Bertan zuzenbide kanonikoan doktoratu zen. Roncalli kardinalaren, gero Joan XXIII.a izango zenaren, lagun mina izan zen eta bere jaioterrira, Pasai Donibanera, ere ekarri zuen bisitan.
Joan Paulo II.ak Panamako nuntzio apostoliko izendatu zuen 1982an. Zeregin garrantzitsua izan zuen herrialde honetako gerran, bere bitartekaritzari esker Manuel Antonio Noriega diktadoreak bere burua armada estatubatuarraren esku utzi baitzuen. Gero nuntzio izan zen Paraguain eta Maltan ere. Bestalde, Vatikanoak Libiarekin konpondu nahi zituen harreman diplomatikoak berreraikitzen lan handia egin zuen. Saio horretarako Muammar al Kadafirekin elkarrizketatu zen. Nazioartean egin zuen diplomazia eta bitartekaritza lanak jende askoren errespetua ekarri zion.