José María Morelos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Morelia, 1765eko irailaren 30a |
Heriotza | Ecatepec de Morelos, 1815eko abenduaren 22a (50 urte) |
Hobiratze lekua | Mexiko Hiria |
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Universidad Michoacana de San Nicolás de Hidalgo (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Miguel Hidalgo |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiza, militarra eta politikaria |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | generalissimo (en) |
Parte hartutako gatazkak | Mexikoko Independentzia Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
José María Teclo Morelos Pérez y Pavón (Valladolid, gaur egun Michoacán, 1765ko irailaren 30a - San Cristóbal de Ecatepec, gaur egun Mexikoko estatua, 1815eko abenduaren 22a) mexikar apaiz eta militarra izan zen, Mexikoko Independentziaren buruzagia.
1789an Valladolideko apaizgaitegian sartu, eta 1795ean apaiztu zen. 1810ean, Carácuaron (Michoacán) apaiz zegoela, Hidalgoren matxinadaren berri izan zuen. Hidalgorengana jo zuen eta hark matxinada Mexikoko hegoaldera hedatzeko agindu zion. 1810eko azarotik 1811ko maiatza arte Acapulco setiatu zuen baino ez zuen hiria hartu. 1811n, Hidalgoren fusilamentuaren ostean, iraultzaren buru bilakatu zen. 1811 eta 1814 artean, Mexiko hegoalde gehiena, eta erdialdeko eskualde batzuk, konkistatu zituen. 1812an, Cuautlan, 72 egunez aurre egin zion Félix Calleja erregezalearen setioari. 1813ko irailetik azarora, Chilpancingoko Biltzarra antolatu zuen, Mexikoko lehenbiziko biltzar legegilea. 1814ko urriaren 22an, Apatzingánen (Michoacán), Mexikoko lehenbiziko konstituzioa onartu zuen Biltzarrak. Zenbait desegigoren ondoren, 1815eko azaroaren 15ean Manuel de la Concha koronelak atzeman zuen. Inkisizioak eta auzitegi militar batek epaiturik, 1815eko abenduaren 22an fusilatu zuten Mexiko Hirian [1].
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José María Morelos |