Buolamwinik informatika ikasi zuen Georgiako Teknologia Institutuan eta bertan medikuntza-informatika ikertu zuen. [8]
2012an Stamps President Scholarship Programan beka bat jaso zuen Georgiako Teknologia Institutuan eta 2009an Georgia InVenture Tech Award Sariko finalistarik gazteena izatera iritsi zen. [9][10]
Rhodes, Fulbright, Stamps, Astronaut eta Anita Borg Institutuko bekak eskuratu zituen. [11] Rhodes-bekari zenean hezkuntza eta teknologia ikasi zituen Oxfordeko Unibertsitatean.[12] Urteko lehen zerbitzuan parte hartu zuen, komunitatearentzako proiektuetan lan eginez. [13]2017an MITen graduatu zen Ethan Zuckerman ziberaktibistak gainbegiratutako ikerketa batekin. [14]
2011an, Carter Center-eko Tracoma programaren barruan egon zen, Androiden oinarritutako diagnostiko sistema bat Etiopian garatzeko, mundu osoan GIBa desagerrarazteko. [2][15][6]
2013an Fulbright bekarekin zegoen bitartean, Buolamwinik Zambian tokian tokiko informatikariekin lan egin zuen Zambiako gazteak teknologia sortzaile gisa ahalduntzeko. 2016ko iirailaren 14an, Buolamwinik Computer Science for All gailurrean eskuhartu zuen Etxe Zurian. [16]
MIT Media Lab- eko ikertzaile gisa, algoritmoetan dauden alboratzeak identifikatu eta hauen diseinuaren garapenerako erantzukizun-politika garatu zuen; MITen, Buolamwini Ethan Zuckerman Civic Media Center-eko kidea da. [17][18][19]
Buolamwinik bere ikerketan frogatu zuen aurpegien errekonozimendurako sistemek larruazal iluna duten emakumeak identifikatzeko zailtasunak zituztela eta gehienbat gizon zuriek osaturiko datu-baseekin aritzen zirela. Softwareari Europa eta Afrikako 1.000 politikarien aurpegiekin osaturiko datu-basea eman eta gizon edo emakume bezala identifikatzeko eskatu ondoren konturatu zen genero eta azalaren kolorearen arabera emaitzak oso ezberdinak zirela: [20][21][22]
MIT-en egin zuen tesiaren barruko Genero-itzalak (Gender Shadows) proiektuarekin hedabide garrantzitsuen arreta erakarri zuen. [24][25][26][27][28][29][30][31]
2018an argitaratu zuen Genero-itzalak: Zehaztasun Intersekzionaleko Ezberdinkeriak Genero-sailkapen Komertzialean (Gender Shades: Intersectional Accuracy Disparities in Commercial Gender Classification) eta IBM eta Microsoft-en erreakzioa lortu zuten, beraien softwarea azkar hobetu baitzuten. [32][33]
Aspirazioen Ispilua ere sortu zuen, inspiratzen zaituenetik abiatuta zure isla itzultzen dizun gailua. [34]
Berak sorturiko League of Algorithmic Justice programak talde minoritarioen diskriminazioa sor dezakeen kodearen alboratzea salatzen du. [35][22]
2017an Search for Hidden Figures Sari nagusia kategoria profesionalean, 2016ko abenduan Hidden Figures filmagatik. [39] PepsiCo-k eta 21st Century Fox- ek babestutako lehiaketa zen, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika arloko emakume liderren hurrengo belaunaldiei ikusgarritasuna emateko. Amerikako Estatu Batuetako 7.300 emakume gaztek eman zuten izena. [40][9]
2017an TEDx hitzaldia eman zuen: 'Nola borrokatu algoritmoen alboratzearen kontra'. [41]