Juan Navarro Baldeweg | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Navarro Baldeweg | ||
Jaiotza | Santander, 1939ko ekainaren 11 (85 urte) | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa 1969) doktoretza Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa Massachusettseko Teknologia Institutua (1974 - graduondoko ikasketak | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | arkitektoa, margolaria, eskultorea eta unibertsitateko irakaslea | ||
Lantokia(k) | Madril | ||
Enplegatzailea(k) | Massachusettseko Teknologia Institutua | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Zientziaren eta Arteen Europar Akademia San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia | ||
Juan Navarro Baldeweg (Santander, 1939ko ekainaren 11) espainiar arkitekto eta pintorea da.
Arte eta Arkitekturako ikasketak egin zituen Madrilen. 1970ean, atzerrira joan zen ikastera, Juan March Fundazioak emandako beka bati esker, eta Pennsylvania eta Yaleko Arkitektura Eskoletan aritu zen irakasle laguntzaile. 1977az geroztik, arkitektura-proiektuetako irakaslea da Madrilgo Arkitektura Eskolan. Rafael Moneorekin batera, gaur egungo arkitekto aktiboenetako bat da, hainbat arkitektura-lehiaketa irabazi baititu, hala nola Madrilgo etxebizitza familiabakarrak egiteko lehiaketa (1978), A House for Friedrich Schinkel nazioarteko-lehiaketa (1979), Madrilgo San Francisco el Grandeko lehiaketa (1982), Salamancako Palacio de Congresos y Exposiciones de Castilla y León egiteko ideia-lehiaketa (1985) eta Bartzelonako Olinpiar Hiriko Entrenamenduetarako Pabilioiaren lehiaketa (1988). 1988an, Berrikuntza eta Birgaikuntzako lehen saria irabazi zuen, Murtzian egin zuen Segura ibaiko Erroten Museo Hidraulikoa eta Kultura Etxeagatik. 1990ean, Arte Plastikoetako Sari Nazionala jaso zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Navarro Baldeweg |