Juan Valera | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1893 - 1895
1883 - 1886
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Cabra, 1824ko urriaren 18a | ||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||||||||
Heriotza | Madril, 1905eko apirilaren 18a (80 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Cementerio de Cabra (en) | ||||||||
Familia | |||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | idazlea, diplomazialaria, kazetaria, politikaria, poeta eta eleberrigilea | ||||||||
Jasotako sariak | |||||||||
Kidetza | Real Academia Española Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia Académie des sciences morales et politiques | ||||||||
Juan Valera Alcalá-Galiano (Cabra, Kordoba, Espainia, 1824ko urriaren 18a - Madril, Espainia, 1905eko apirilaren 18a) espainiar idazlea eta diplomatikoa izan zen.
Granadako eta Madrilgo unibertsitateetan ikasketak egin ondoren diplomazia hartu zuen lankidetzat; Napoli, Lisboa, Rio de Janeiro, Dresden, San Petersburgo, Frankfurt, Washington, Brusela eta Vienan izan zen enbaxadore. 1868. urtean Espainiako estatuko idazkaria izendatu zuten Madrilen.
Diplomatiko trebea izan bazen ere, idazle gisa nabarmendu zen batez ere. Egunkari ezagun batzuetan artikuluak eta saiakerak idatzi ondoren (1862, Sobre el Quijote; 1864, Estudios críticos sobre literatura, política y costumbres de nuestro días), 1873. urtean argitaratu zuen bere lehen eleberria, arrakasta handia izan zuena, eta, maisutasun handiz, Andaluziako nekazarien bizimodua islatu zuena: Pepita Jiménez. Ondoren Las ilusiones del doctor Faustino (1875, Faustino doktorearen ametsak) eta Doña Luz (1879) eleberriak idatzi zituen.
1881. urtean bizitza guztirako senatari izendatu zuten eta, Ameriketan eta Europan zehar bidaiatu ondoren, 1895ean Espainiara itzuli zen. Handik gutxira argitaratu zuen bere eleberri ospetsuenetako bat, Juanita la Larga (Juanita Luzea). 1861 urteaz gero Espainiako Errege Akademiako kidea zen.