Julie d'Aubigny | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Julie d'Aubigny |
Jaiotza | Paris, 1673 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 1707 (33/34 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, opera abeslaria eta ezpataria |
Ahots mota | mezzosopranoa kontraltoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
![]() ![]() |
Julie d'Aubigny edo Mademoiselle de Maupin frantziar aktore eta abeslaria izan zen, 1670ean (edo 1673an, zenbait autoreren arabera[1]) jaio eta 1707an Provencen (Frantzia) hil zena. Iskanbilaz betetako bizitza izan zuen eta istorio eta kondaira asko sortu dira hauen inguruan; zenbait biografia erromantiko ere inspiratu zituen. Mademoiselle de Maupin izenez egin zen ezaguna, de Maupin jaunarekin ezkondu izanaren ondorioz hartutako izena.[2]
Gaston d 'Aubignyren alaba bakarra izan zen. Louis de Lorraine-Guise, Armagnac-eko kondearen idazkaria zen Gaston. Versallesko Jauregiko zalditeriaz arduratzen zen Armagnac-eko kondea eta, Gaston idazkaria berarekin aritzen zen lanean. Luis XIV erregearen ardurapekoen heziketaz arduratzen ziren eta, honen ondorioz, Juliek ere garai hartan emakumeentzat ohikoa ez zen hezkuntza jaso zuen. Emakumeei zegozkien oinarrizko irakaspenetaz gain, eskrima edo zaldiketa ere ikasi zituen.[2]