Junior 1994ko Ivan Reitman estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. Arnold Schwarzenegger, Danny DeVito, Emma Thompson, Frank Langella eta Pamela Reed aktoreek antzeztu zuten.
Alex Hesse (Arnold Schwarzenegger) doktore genetista eta zientzialari prestigiotsuak eta bere lankidean Larry Arbogast (Danny DeVito) doktore ginekologoak Espectane izeneko botika berri bat ikertzen ari dira, haren bidez edozein emakumek haurdunaldi osasuntsua eta arrakastatsua izateko segurtasuna bermatzen duela uste baidute. Gizakiekin esperimentatzen hasi behar direnean, unibertsitateak beren proiektua ezeztatu eta laborategiaren ardura Reddin (Emma Thompson) doktore genetistari emango diote, hortaz zientzialariek esperimentua Alex berarekin burutzea erabakiko dute.