KK100 | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Txinako probintzia | Guangdong |
Azpiprobintzia mailako hiri | Shenzhen |
Barruti | Luohu Barrutia |
Jiedao | Guiyuan Subdistrict |
Koordenatuak | 22°32′45″N 114°06′06″E / 22.54583°N 114.10156°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2011ko iraila |
Inaugurazioa | 2011 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Terry Farrell (en) ![]() |
Egitura ingeniaritza | Arup (en) ![]() |
Dimentsioak | 442 (![]() |
Solairuak | 100 |
Lurrazpian | 4 |
45 | |
KK100 edo Kingkey 100, (txinera sinplifikatuz: 京基100), Txinako Herri Errepublikako Shenzhen hirian 2009 eta 2011 urteen artean eraiki zen erabilpen anitzeko etxe orratz bat da. Guztira 97 solairu ditu eta 440 metroko altuera. Eraikitze lanak bukatzean Shenzhengo eraikinik altuena bilakatu zen, Shun Hing Square dorrearen 384 metroak gaindituz.
Dorrearen 97 solairuetatik, 68 solairutan bulegoak dira, 22 solairutan hotel bat eta eraikinaren azken solairuetan lorategi bat eta jatetxeak. Horrez gain, etxe orratzaren behekaldean merkatal-gune txiki bat eraiki zen. Eraikina Terry Farrell and Partners arkitekto taldeak diseinatua da.
Etxe orratza eraikitzeko zulaketa lanak 2009. urtean hasi ziren eta azkar burutu zituzten. 2010eko otsailerako dorrearen lehen hogeitabost solairuak eraikiak zeuden. Bost hilabete beranduago, uztailean, beste 35 solairu eraiki zituzten lau eguneko solairu bat altxatuz. 2010eko uztailaren amaieran dorrearen altuera ofiziala 438 metrotik 460 metrora igo zen.
2010eko irailaren hasieran Shun Hing Square etxe orratza gainditu eta Shenzhengo eraikinik garaiena da ordutik. 2011ko martxoaren 22an gorengo garaiera eskuratu zuen.
Aurrekoa Shun Hing Square |
Shenzhengo eraikinik garaiena 2011tik |
Ondorengoa Garaiena |
![]() |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |