Katie Grimes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Las Vegas, 2006ko urtarrilaren 8a (18 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Katie Grimes (Las Vegas, Nevada, 2006ko urtarrilaren 8a) igeriketan aritzen den kirolari estatubatuarra da. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuen 400 m medley proban.
14 urte baino ez zituela 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetarako sailkatu zen 800 m estilo librean. 15 urte zituela lehiatu zen eta Estatu Batuetako taldeko atleta olinpiko gazteena izan zen[1]. Finalean laugarren postuan gelditu zen.[2]
2022ko Munduko txapelketatan zilarrezko bi domina lortu zituen. Aurrez Estatu Batuetako 10 km maratoiko txapelduna izan zen.[3]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, zilarrezko domina bat eskuratu zuen 400 m medley proban.[4]
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio ( Japonia) | 4.a | 800 m estilo librea |
2024 | Paris ( Frantzia) | 400 m medley | |
Munduko Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Budapest ( Hungaria) | 1.500 m estilo librea | |
2022 | Budapest ( Hungaria) | 400 m medley | |
2023 | Fukuoka ( Japonia) | 400 m medley | |
2023 | Fukuoka ( Japonia) | 10 km ur irekiak |