Kweisi Mfume (jaiotza-izena: Frizzell Gerald Gray ; Baltimore, 1948ko urriaren 24a) estatubatuar buruzagi politikoa da.
Mfume Baltimoren jaio zen, eta han igaro zituen haurtzaroa eta gaztaroa, bitarteko handirik gabe. Eskolatik bota zuten, eta lagun-talde batekin bizi izan zen kalean, harik eta 16 urterekin, ama hil zitzaionean, etxera itzuli zen arte. 1972an hartu zuen Kweisi Mfume izena. Hurrengo urteetan, ikasketak egin zituen: 1976an, lizentzia lortu zuen Morgan Unibertsitatean, eta, 1976an, master-titulua, Johns Hopkins Unibertsitatean. Hurrengo hiru urteetan, irratian aritu zen lanean, musika-programa batean eta elkarrizketatzaile gisa. 1979an, Baltimoreko Udaleko zinegotzi hautatu zuten, eta, 1986an, Estatu Batuetako Legebiltzarreko kide. Legebiltzarrean, Banku, Finantza eta Hirigintza Batzordean eta Hezkuntza eta Laneko batzordeetan aritu zen, besteak beste. 1995ean, Congressional Black Caucuseko lehendakari hautatu zuten, eta Legebiltzarra utzi zuen. 1996an, National Association for the Advancement of Colored People (NAACP, Beltzen Sustapenerako Elkarte Nazionala) erakundearen buruzagitza hartu zuen. Eragin handia izan zuen Washingtonen 1990eko hamarraldian. 2006an, AEBetako Senaturako hautagai demokrata izateko aurkeztu zuen bere burua, baina Ben Cardin aukeratu zuten kargu horretarako.