L'Auberge espagnole Cédric Klapisch frantziarrak zuzendutako umorezko film erromantikoa da.
Xavier (Romain Duris) idazlea izan nahi duen ikaslea da. Hala ere, ekonomia ikasten du eta Erasmus programaren beka bati esker Bartzelonan urtebete emango du.
Martine (Audrey Tautou) bere neska-lagunetik urrun, apartamentu batean beste atzerritar ikasle batzuk (Isabelle belgikarra, Tobias alemana, Wendy ingelesa, Lars daniarra, Alessandro italiarra eta Soledad espainiarra) topatuko ditu. Orduan, malenkonia, ezberdintasun kulturalak, hizkuntza arazoak eta abar hasiko dira.
![]() |
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |