Lata-irekitzekoa edo lata-irekigailua latak irekitzeko erabiltzen den tresna da.
Hasieran, mota guztietako tresnak erabiltzen ziren latak irekitzeko. Britainiar soldaduek baioneta eta labanak erabiltzen zituzten 1812an, eta baita fusilen tiroekin ere kasu batzuetan.
Lehen lata-irekitzekoa Ezra. J. Warnerrek patentatu zuen 1858an. Tresna oso handia zen, eta eskuz maneiatzeko oso zaila. Latan bertan sartu beharra zegoen igitai baten itxurako tresna bat zen.
Gaur egun erabiltzen den lata-irekitzekoa William W. Lyman estatubatuarrak patentatu zuen 1870ean. Denboran zehar aldaketa gutxi izan zituen eredu hark, 1925ean San Franciscoko Star Can Opener Companyk hagindun gurpila gehitu zion arte. Hauxe gaur egun ere erabiltzen dena da, eta 1931an lehenengoz patentatu zuten lata-irekitzeko elektrikoaren oinarri izan zen.