Lauritz Melchior

Lauritz Melchior

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLauritz Lebrecht Hommel Melchior
JaiotzaKopenhage1890eko martxoaren 20a
Herrialdea Danimarka
HeriotzaSanta Monica1973ko martxoaren 18a (82 urte)
Hobiratze lekuaAssistens Cemetery (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria eta aktorea
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera
Ahots motaHeldentenor (en) Itzuli
FachHeldentenor (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaWarner Bros. Records

IMDB: nm0577480 Allmovie: p48280
Musicbrainz: 73733a53-d987-4b2a-b5cf-60e2612f6735 Discogs: 838885 Allmusic: mn0000004350 Find a Grave: 6937941 Edit the value on Wikidata

Lauritz Lebrecht Hommel Melchior (1890eko martxoak 20, Kopenhage-1973ko martxoak 18, Santa Monica, Kalifornia) tenorra izan zen. Bere garaiko wagnertar tenor, tenor heroiko edo heldentenor gailentzat hartua da. Kopenhagen jaio zen, Beniamino Gigli italiar tenorra jaio zen egun berean. Eta jaiotzez daniarra zen arren, 1947an estatubatuar nazionalizatu zen.

Baritono bezala debutatu zuen 1913an, eta tenor lanetan 1918an estreinatu zen, Tannhäuser operan parte hartuz.

Berlinen debutatu zuen, eta jarraian Nurembergen, Munichen, Frankfurten, Kolnen, Hannoverren, Bremenen, Dresden, Leipzigen eta Chemnitzen.

Bayreuthen 1924tik 1931 arte kantatu zuen, eta bere garaiko wagnertar tenorrik nabarmenena izatea lortu. Sarri agertu zen Royal Opera Housen 1939 arte, eta Metropolitan Opera Housen 1926tik 1950 arte.

1931, 1933, 1942 eta 1943an Buenos Aireseko Colon Antzokian arrakasta lortu zuen Otto Klempererren eta Fritz Buschen zuzendaritzapean.

Frida Leider, Lotte Lehmann, Marjorie Lawrence eta Helen Trabuel sopranoen ondoan izan zituen partehartzeak historiara pasa ziren, baina Kirsten Flagstad soprano norvegiarrarekin osatu zuen Tristan eta Isolda operako bikoterik ezagunena, Sir Thomas Beecham eta Fritz Reinerrek zuzendutako grabaketetan lekukotua.

1950ean erretiratu zen, baina telebistan, komedia musikaletan eta Hollywoodeko filmeetan parte hartzen jarraitu zuen.

1960an, bere 70. urtebetetzea ospatzeko, Valkiria operaren lehen ekitaldia kantatu zuen Kopenhagen, "Daniar Handia" ezizena jasotzen zuen (ezizen hau aurreikusitako telebista ziklo batentzako hartu zen, baina honen hasierako atala baino ez zen grabatu).

Lehen ekitaldi horren grabaketa 1933an, Bruno Walterrek zuzendua eta Lotte Lehmannen ondoan erreferentziazkotzat hartzen da.

Kopenhageko hilerrian lurperatua dago.

Bere seme Ib Georg Melchiorrek bere aitari buruzko biografia bat idatzi zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]