Legio XIV Gemina

Legio XIV Gemina
MotaErromatar legio
HerrialdeaAntzinako Erroma

Legio XIV Gemina (euskaraz: «Hamalaugarren legio Bikia»; ofizialki latinez: Legio quarta decima Gemina Martia Victrix, Marte Jainkoaren Hamalaugarren Legio Biki Garailea) K. a. 41 ondoren beranduago enperadore izango zen Augustok sortutako erromatar legio bat izan zen. Meritu militar bikainak izan zituen Inperio guztian zehar, ekintza militar askotan arrakasta handia lortuz, horien artean Britaniaren erromatar konkista eta Watling Streeteko gudua. Bere cognomen edo izenordea den Geminak (latinez bikia esan nahi duena) legio hau aurrekoa bi legioren bateraketaren ondorio dela iradokitzen du, eta horietako bat, ziur asko, Alesiako guduan borrokatu zuen XIV. legioa izan daiteke. Martia Victrix (garaipen martziala) Neron enperadoreak Budikaren aurkako garaipenaren ondoren emandako cognomina edo azpizenordeak izan ziren. Legioaren ikurra Capricornusa zen, Augustok sortutako beste legio askoren kasuan bezala.

Britainiaren inbasioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Mainz izena duen Mogontiacumen, Goi Germaniako barruti militarrean 9tik kuarteleratua, XIV Gemina Martia Victrix legioa Klaudio enperadoreak Britania inbaditzeko 43an aukeratutako lau legioetako bat izan zen, Aulo Plauzio jeneralaren aginduetara zerbitzatuz. Budikaren aurkako garaipenean ere parte hartu zuen 60 edo 61ean. 68an Galia Narbonense probintzia kuarteleratua izan zen.

Matxinada Rinen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

89an, Goi Germaniako gobernadorea zen Luzio Antonio Saturnino Domiziano enperadorearen aurka matxinatu zen XIV.a Gemina eta Legio XXI Rapax legioen laguntzarekin, baina matxinadak ez zuen arrakastarik izan.

Panoniaren defentsa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XXI. legioa galdu zenean, 92]]an, XIV Gemina Panoniara bidalia izan zen ordeztera, Vindobonan (Viena) kanpatuz. Sarmaziarren aurkako gerra bat eta Trajanoren Daziar gerren (101-106) ondoren, legioa Carnuntumera joan zen, bertan hiru mende emanez. XIV. legio honen azpiunitateren batzuk mauritaniarren aurka borrokatu zuten Antonino Pioren agintaldian, eta legioak Luzio Veroren partiar kanpainan parte hartu zuen. Markomanoen aurkako bere guduan, Marko Aurelio enperadoreak bere kuartel nagusia Carnuntumen ezarri zuen.

Septimio Severo babesten

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

193an, Pertinax hil ondoren, XIV Geminako komandantea zen Septimio Severo izendatu zuten enperadore Panoniako legioek eta, batez ere, XIV Geminak. Legio honek bere enperadorearen alde borrokatu zuen Erromarako bere bidean Didio Juliano usurpatzailea erasotzeko (193), Peszenio Niger usurpatzailearen porrotean lagunduz (194), eta, ziur asko, inperioaren hiriburua zen Ktesifonen arpilaketarekin amaitu zen partiar kanpainan borrokatu zuen (198).

Tronugaiak babesten

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valeriano enperadorearen porrotaren ondorengo garai zurrunbilotsuan, XIV Geminak Regaliano usurpatzailea babestu zuen Galienoren aurka (260), ondoren Galieno babestu zuen Galietako Inperioko Postumoren aurka (hala VI Pia VI Fidelis, sei aldiz fidel sei aldiz leial izenordeak jasoz), eta, behin Galieno hil ondoren, Viktorino galiar enperadorea (269-271).

V. mendearen hasieran, XIV Gemina legioak oraindik Carnuntumen jarraitzen zuen. Ziur asko, 430eko hamarkadan Danubioko muga erori ondoren desagertu zen. Notitia Dignitatumen zerrendan per Thracias magister militumaren agindupeko comitatensis Quatrodecimani unitate bat aipatzen du. Litekeena da unitate hau XIV Gemina izatea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]