Leku izenak irlanderaz

Probintzien izenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandako lau probintzien (cúigí - singularrez: cúige) izenak hauek dira:

  • Connacht - Connacht(a) / Cúige Chonnacht - "Connen lurraldea" esan nahi du
  • Munster - An Mhumhain / Cúige Mumhan - "Mumharen gizonen lurraldea" esan nahi du
  • Leinster - Laighin / Cúige Laighean - "Lur Zabalak" esan nahi du
  • Ulster - Ulaidh / Cúige Uladh - "Ulaidko gizonen lurraldea" esan nahi du

Konderrien izenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandako 32 konderrien (contaetha - singularrez: contae) irlanderazko izenak honako hauek dira:

  • Antrimeko konderria - Aontroim / Co. Aontroma - bere esan nahia "Baserri Bakartia" da
  • Armagheko konderria - Ard Mhacha / Co. Ard Mhacha - "Macha garaia" edo "Goi Macha"
  • Carlowko konderria - Ceatharlach / Co. Cheatharlaigh - "Behi ganadu ugaria" esan nahi edu, ez du batzuetan oker aipatu ohi den "lau lakuak" esan nahi
  • Cavaneko konderria - An Cabhán / Co. an Chabháin - "Hutsunea" esan nahi du
  • Clareko konderria - An Clár / Co. an Chláir - "Lurralde mailakatua" esan nahi du
  • Corkeko konderria - Corcaigh / Co. Chorcaí - "Padura" esan nahi du
  • Donegalgo konderria - Dún na nGall / Co. Dhún na nGall - "Atzerritarren gotorlekua" (Bikingoak) edo Tír Chonaill / Co. Thír Chonaill - "Conalen lurraldea" esan nahi du
  • Downeko konderria - An Dún / Co. an Dúin - "Gotorlekua" esan nahi du
  • Dublingo konderria - Áth Cliath / Co. Átha Cliath - "Hurdle gotorlekuko hiria" esan nahi du
  • Fermanagheko konderria - Fear Manach / Co. Fhear Manach - "Monacheko gizonak (tribua)" esan nahi du
  • Galwayko konderria - Gaillimh / Co. na Gaillimhe - "Ibai harritsua" esan nahi du
  • Kerryko konderria - Ciarraí / Co. Chiarraí - "Ciarren tribua" esan nahi du
  • Kildareko konderria - Cill Dara / Co. Chill Dara - "Haritza dagoen Eliza" esan nahi du
  • Kilkennyko konderria - Cill Chainnigh / Co. Chill Chainnigh - "Canicen Eliza" esan nahi du
  • Laoiseko konderria - Laois / Co. Laoise - antzinean Lughaidh Laeighseach zen, klan edo erresumako buruzagia
  • Leitrimeko konderria - Liatroim / Co. Liatroma - "Gandor grisa" esan nahi du
  • Limerickeko konderria - Luimneach / Co. Luimnigh - "Lur biluzia" esan nahi du
  • Derryko konderria - Doire / Co. Dhoire - "Harizti" esan nahi du
  • Longfordeko konderria - Longfort / Co. Longfoirt - "Gotorleku" esan nahi du
  • Loutheko konderria - Lú / Co. Lú - jatorriz Lughbhadh, hau Lugh zeltiar jainkoaren aipamena da. Ez du "txikiena" esan nahi
  • Mayoko konderria - Maigh Eo / Co. Mhaigh Eo - "Haginen lekua**" (**Hagin, zuhaitz mota)
  • Meatheko konderria - An Mhí / Co. na Mí - "Erdialdea" esan nahi du, konderri hau Irlandaren erdialdean baidago
  • Monaghaneko konderria - Muineachán / Co. Mhuineacháin - "Nahaspilaen lekua" esan nahi du
  • Offalyko konderria - Uíbh Fhailí / Co. Uíbh Fhailí - irlanderazko "Ua Fáilghe" hitzetik dator eta "Fáilghen ondorengoak" esna nahi du
  • Roscommoneko konderria - Ros Comáin / Co. Ros Comáin - "Cormanen egurra" esan nahi du
  • Sligoko konderria - Sligeach / Co. Shligigh - "Ibai burua" esna nahi du
  • Tipperaryko konderria - Tiobraid Árann / Co. Thiobraid Árann - "Arako Wellen Etxea" esan nahi du
  • Tyroneko konderria - Tír Eoghain / Co. Thír Eoghain - "Eoghanen Lurra" edo "Eoghanen Lurraldea" esan nahi du
  • Waterfordeko konderria - Port Láirge / Co. Phort Láirge - "Waterford" izena bikingoen "Vadre fjord" edo "Vadre gotorlekua" hitzetik dator
  • Westmeatheko konderria - An Iarmhí / Co. na hIarmhí - antzinako Meath konderriko mendebaldea da
  • Wexfordeko konderria - Loch Garman / Co. Loch Garman - "Wexford" izena bikingoen "Hvitar fjordr" hitzetik dator "fjord zuria" edo "gotorleku zuria" esan nahi duelarik. Loch Garman/Loch Gorman/Loch gCorman izenak "Gormanen lakua" esan nahi du
  • Wicklowko konderria - Cill Mhantáin / Co. Chill Mhantáin - bere esanahia "Mantanen Eliza" da; "Wicklow" izena bikingoen "Vikingarlo" hitzetik dator

Hirien izenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri eta herrien izenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kale eta auzunen izenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]