Les XX edo Les Vingt (euskaraz, XX-ak edo Hogeiak) Belgikako hogei margolari, marrazkilari eta eskultorez osatutako taldea izan zen, 1883an Octave Maus Bruselako abokatu, editore eta enpresaburuak sortu zuena. Hamar urtez vingtistes hauek, beraiek deitzen zuten bezala, urtero egin zuten euren artearen erakusketa; urtero nazioarteko beste hogei artista ere gonbidatzen zituzten erakusketan parte hartzera. Urteotan artista gonbidatuak izan ziren: Camille Pissarro (1887, 1889, 1891), Claude Monet (1886, 1889), Georges Seurat (1887, 1889, 1891, 1892), Paul Gauguin (1889, 1891), Berthe Morisot (1841-1895), Paul Cézanne (1890) eta Vincent van Gogh (1890).
Les XX izan zen, neurri batean, L'Essor taldearen oinordekoa. Ensor-en Ostra-jalea 1883. urtean L'Essor Erakusketak egindako arbuioak, Anberesko Erakusketak lehenago baztertu ondoren, Les XX taldea sortu zuten gertakarietako bat izan zen. Belgikako erakusketa elkartea 1883ko urriaren 28an sortu zen Bruselan.
1892ko erakusketaren ostean, Les XX elkartea "La Libre Esthétique" bihurtu zen, Lehen Mundu Gerran desagertu zena.
frantsesak
Villiers de l'Isle-Adam, Paul Verlaine, Stéphane Mallarmé
César Franck, Vincent d'Indy, Gabriel Fauré, Ernest Chausson, Eugene Ysaye (biolin-jotzailea)