Lizarraldea | ||
---|---|---|
Euskal Herria | ||
| ||
Deierri inguruak. | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Nafarroa | |
Udalerriak | 42 | |
Herri handiena | Lizarra | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 42°40′18″N 2°05′51″W / 42.6716°N 2.0976°W | |
Azalera | 1.105,09 km² | |
Demografia | ||
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
Lizarraldea ([lis̻aralðe.a]) Nafarroako mendebaldean dagoen eskualde edo azpizona bat da, Nafarroako eskualdeak antolatzen dituen Nafarroa 2000 zonifikazioaren arabera. Horrela, Vianaldeak edo Estellerri Mendebaldeak eta Lizarraldeak edo Estellerri Ekialdeak, Estellerria izeneko zona osatzen dute. Arabako mugan dago kokatua.
Lizarraldea azpizonak, zonifikazio plan berbereko Vianaldea eta Ebro Garaiko Erribera azpizonek gehi Goñerri, Girgillao eta Artazu udalerriek, aurreko Lizarrako merindadearen lurralde bera hartzen dute.
Eskualde mugakideei dagokienez, honako hauek ditu: iparraldean Sakana, ipar-ekialdean Iruñerria, erdi-ekialdean Garesaldea, hego-ekialdean Tafallaldea, hegoaldean Erribera Garaia, hego-mendebaldean Vianaldea eta ipar-mendebaldean Arabako Mendialdea.
Ega ibaiak eskualdea zeharkatzen du, Arabatik etorrita, Antzin, Legaria, Murieta, Zubielki, Arbeitza, Lizarra, Lerin, Cárcar eta Andosilla herrietatik pasatzen Ebro ibaiarekin bat egiteko bidean. Allozko urtegia ere aipatzekoa da, Nafarroa Garaia osoko handienetarikoa.
Urbasa-Andia natura parkea zonaldeko iparraldean dago kokatuta, Beriain (1.492 m) eta Dulantz (1.243 m) tontorrekin, beste batzuen artean. Halaber, erdialdean Lokiz mendilerroa dugu, Okomendia (1.258 m) gailurrarekin, eta modu bakartuan Jurramendi (1.045 m).
Euskarari buruzko Foru Legean xedatuaren arabera, eskualde honetako udalerriak eremu ez euskaldunean nahiz eremu mistoan daude kokatuta. Horrela, eremu bakoitzean dauden udalerriak hurrengoak dira:
Guztira 22 udalerri:
Abartzuza, Deierri, Gesalatz, Jaitz, Lezaun eta Lizarra, hasiera batetik.
Abaigar, Allin, Ameskoabarrena, Antzin, Aranaratxe, Arellano, Deikaztelu, Eulate, Larragoa, Metauten, Mirafuentes, Murieta, Oteitza, Villatuerta, Zirauki eta Zuñiga, 2017tik aurrera.
Guztira 21 udalerri:
Aberin, Aiegi, Allo, Arroitz, Barbarin, Etaiu, Iguzkitza, Lana, Legaria, Los Arcos, Lukin, Mañeru, Mendaza, Morentin, Mues, Nazar, Oko, Olexoa, Piedramillera, Sorlada eta Villamayor de Monjardín, 1986tik hona.
2007an Garean Euskaldunon Elkartea sortu zuten Lizarran, hizkuntza sustatu eta normalizatzeko. Hasieratik aldizkaria argitaratzeari ekin zioten eta, bost urte geroago, bloga ipini zuten martxan. 2017an, azkenik, baliabide guztiak bateratu zituzten webgunea bakar batean, hala Lizarraldean nola Izarbeibarrean ere barne hartzen dituena.
Lizarraldeak dituen 43 udalerriak hauek dira, alfabetikoki ordenatuta eta 2011ko biztanleen kopurua agertzen delarik:
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |