Louis Dumont | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tesalonika, 1911ko abuztuaren 1a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 5. barrutia eta Paris, 1998ko azaroaren 19a (87 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Suzanne Tardieu (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Institut d'ethnologie (en) École pratique des hautes études Lycée Saint-Louis Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola |
Hezkuntza-maila | doctorate in France (en) |
Tesi zuzendaria | Alain Froment (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Jean-Claude Galey (mul) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Marcel Mauss |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, unibertsitateko irakaslea eta soziologoa |
Enplegatzailea(k) | Musée national des Arts et Traditions Populaires (en) (1937 - 1951) Oxfordeko Unibertsitatea (1951 - 1955) École pratique des hautes études (1955 - |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Britainiar Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Louis Dumont (Tesalonika, 1911 – Paris, 1998ko azaroaren 19a) frantses antropologoa izan zen.
Lehenengo lana indiar gizarteko kasten sistemari buruz egin zuen (Homo hierarchicus, 1967). Ondoren soziologia konparatiboaren analisiari ekin zion. Gizarte tradizionalen (gizabanakoa osotasun hierarkizatu batean sartzen da) eta gizarte modernoen (indibidualismoa da bertako balio nagusia) arteko desberdintasuna da Dumonten lanaren oinarria: Homo aequalis (1977-1991), Essais sur l'individualisme (1983, Indibidualismoari buruzko saiakera). Louis Dumontek, bestalde, mendebaldeko gizarteen bilakaeraren berezitasunak nabarmentzen ditu, zeinetan politika, ekonomia, gizarte osotasunetik baztertu den gizabanakoa, eta gatazka-kategoriak sortu diren. Horrez gainera, indibidualismo horren jatorri kristauak nabarmentzen ditu.