Louise du Pierry | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | La Ferté-Bernard, 1746 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Luzarches, 1807ko otsailaren 27a (60/61 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, margolaria eta marrazkilaria |
Enplegatzailea(k) | Parisko Unibertsitatea |
Genero artistikoa | erretratua |
Elisabeth Louise Felicité Pourra de la Madeleine (La Ferté-Bernard, Frantzia, 1746ko abuztuaren 1a[1] - Luzarches, Frantzia, 1807ko otsailaren 27a) astronomo frantsesa izan zen eta, kronika ofizialen arabera, Parisko Sorbona Unibertsitatean irakasle ageri den lehen emakumea.[2]
Ferté-Bernarden jaio zen, Frantziako Maine probintzian, 1746ko abuztuaren 1ean.[1] Louise Pierry ikaslea Joseph Jerome de Lalanderen ikaslea eta maitalea izan zen 1779an.[3] Historia naturala eta astronomia ikasi zituen. Bézierko Zientzia Akademiako kidea izan zen.
1789. urtean, Sorbonako Unibertsitateko lehen emakume irakaslea izan zen Parisen, astronomiako Cours pour las damas te mis à leur portée delakoan ikasleentzat. Emakumeentzako lehen eskola izan zen.[4] Ikastaroak arrakasta handia izan zuen, nahiz eta ikasle askok hasieran uste zuten gaia oso zaila izango zela emakumeentzat.[5]
Datu astronomikoen bilketari buruzko lan asko argitaratu zituen. Lan horien artean hauexek daude:
"...emakume eredua da emakume guztientzat, gaitasun intelektual handiak dituelako".