Lucien Buysse | |
---|---|
(1919) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Deinze, 1892ko irailaren 11 |
Herrialdea | Belgika |
Heriotza | Deinze, 1980ko urtarrilaren 3a (87 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak |
Lucien Buysse (Wontergem, 1892ko irailak 11 – Deinze, 1980ko urtarrilak 3) 1926ko Frantziako Tourra irabazi zuen txirrindulari profesional belgiar bat izan zen.
Wontergem herrian jaioa, Buysse 1914an pasa zen profesionaletara, urte honetan Frantziako Tourrean lehen aldiz parte hartu zuelarik, amaitzerik lortu ez zuen arren. Lehen Mundu Gerraren ondoren 1919ko edizioan parte hartu zuen, eta, oraingoan ere, ez zuen amaitzerik lortu. Hurrengo urtean, 1920an, hirugarren amaitu zuen Paris-Roubaix klasikoa, eta 1923an amaitu zuen bere lehen Tourra, 8. amaituz. 1924 eta 1925eko edizioetan, partehartze nabarmena izan zuen, hurrenez hurren hirugarren eta bigarren postuan amaituz.
Buyssek 1926ko edizioa irabazi zuen, historiako luzeena izan zena, 5745 kilometroko ibilbidearekin, 17 etapatan banatuta. Buyssek lidertza 10. etapan lortu zuen, ekaitz gogor baten pean Frantziako Pirinioetan jo zuen eraso baten ondoren, eta itzulia amaitu arte mantendu zuen.
Orotara, 5 etapa garaipen lortu zituen Tourrean: 1923ko edizioan bat,1925ekoan bi eta 1926koan beste bi.
1913
1914
1919
1920
1921
1922
1923
1924
1925
1926
1927
1928
Itzuli Handia | 1914 | 1915 | 1916 | 1917 | 1918 | 1919 | 1920 | 1921 | 1922 | 1923 | 1924 | 1925 | 1926 | 1927 | 1928 | 1929 | 1930 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | X | X | X | X | — | — | 4. | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
Frantziako Tourra | UT | X | X | X | X | UT | — | — | — | 8. | 3. | 2. | 1. | — | — | UT | UT |
— | Ez zuen parte hartu |
X | Ez zen jokatu |
UT | Utzi |
Aurrekoa Ottavio Bottecchia |
Frantziako Tourraren irabazlea 1926 |
Ondorengoa Nicolas Frantz |