Luis Fernández de Córdova

Luis Fernández de Córdova

Espainiako enbaxadorea Frantzian



ambassador of Spain to the Kingdom of Portugal (en) Itzuli


Spanish envoy to Prussia (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaSan Fernando1798ko abuztuaren 2a
Herrialdea Espainia
HeriotzaLisboa1840ko apirilaren 22a (41 urte)
Familia
AitaJosé de Córdoba y Rojas
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria eta militarra
Jasotako sariak
Graduajeneral

Luis Fernández de Córdova (San Fernando, 1798ko abuztuaren 2aLisboa, 1840ko apirilaren 22a) espainiar militar eta politikaria izan zen.

Luis Fernández de Córdova San Fernandon jaio zen, 1798ko abuztuaren 2an, tradizio militarreko familia batean. 1810ean, kadete sartu zen Cádizko Espainiako Errege Guardietako erregimentuan. Fernando VII.a Espainiakoaren erregealdian absolutismoaren alde egin zuen: 1822ko uztailaren 7an, gobernu konstituzionalaren aurka matxinatu zen eta, porrot engindakoan, Frantziara erbesteratu behar izan zuen. 1823an itzuli zen Espainiara, San Luisen Ehun Mila Semeen espedizioan.[1]

1825-1833 bitartean, diplomazialari jardun zuen; hurrenez hurren, Paris, Kopenhage, Berlin eta Lisboako enbaxadetan aritu zen. 1833ko martxoan, landa mariskal izendatu zuten.[1]

1834an, Lehen Gerra Karlista hasi zelarik, kristinatarren alde lerratu zen. Rodilen mende, Tomas Zumalakarregiren aurka borrokatu zen Mendazan, Arkijasen eta Bilboko lehendabiziko setioan. Vicente González Moreno garaitu zuen Mendigorriako guduan.[1]

1836ko abuztuan Maria Kristina erregeordeak 1812ko Konstituzioa berrezarri ondoren, Frantziara alde egin zuen. Lisboan hil zen, 1840 apirilaren 22an, minbiziak jota.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d Martín-Lanuza, Alberto. Luis Fernández de Córdoba y Valcárcel. dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-9).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]