Manuel Allendesalazar Muñoz de Salazar (Gernika, 1856ko abuztuaren 24a - Madril, 1923ko maiatzaren 17a) bizkaitar ingeniari eta politikaria izan zen.
Nekazaritza-ingeniaria zen eta politikoki Antonio Cánovas del Castilloren Liberal-Kontserbadore Alderdikidea. 1884an, Bizkaiko diputatu bihurtu zen.
1900an Ogasun Ministroa, 1902an Hezkuntza eta Arte Ederretakoa eta 1903an Nekazaritza, Industria eta Merkataritzakoa zen. Espainiako Bankuaren presidentea ere izan zen.
1919an, Antonio Maurak Espainiako Senatuaren presidente izendatu zuen eta, hori dela eta, Ministro-Kontseiluaren Presidentea izan zen bitan:
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |