Manuel Altolaguirre

Manuel Altolaguirre

(2023)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel Altolaguirre y Bolín
JaiotzaMálaga1905eko ekainaren 29a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaBurgos1959ko uztailaren 26a (54 urte)
Hobiratze lekuaSan Justoren hilerria
Heriotza modua: trafiko-istripua
Familia
Ezkontidea(k)Concha Méndez  (1932 -  1944)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaInstitución Libre de Enseñanza
Granadako Unibertsitatea
St. Stanislaus Kostka College, Málaga (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, gidoilaria, itzultzailea, inprimatzailea eta antzerkigilea
Mugimendua27ko Belaunaldia
Genero artistikoaolerkigintza

IMDB: nm0022981 Find a Grave: 13064240 Edit the value on Wikidata

Manuel Altolaguirre (Málaga, 1905eko ekainaren 29a - Burgos, 1959ko uztailaren 26a) espainiar poeta izan zen. 27ko Belaunaldiko olerkari-taldekoa. Orduko poesiarako funtsezkoa izan zen Litoral aldizkariaren argitaratzailea, beste zenbait aldizkari- eta poesia-bildumarekin batera. Gerra ostea Kuban eta Mexikon igaro zuen. Haren poesian nabaria da Juan Ramón Jiménez eta Pedro Salinasen eragina. Altolaguirreren idazlanen artean nabarmentzekoak dira: Las islas invitadas (1926), Ejemplo (1927), Poesía (1931), Soledades juntas (1931). Erbestean beste zenbait poema-liburu argitaratu zituen: Fin de un amor (1949), Poemas de América (1955). Abangoardismo arrastorik aurkitzen ez den poeta honen olerkigintzaren ezaugarri nagusia musikaltasuna da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]