Manuel María Smith

Manuel María Smith
Bizitza
JaiotzaBilbo1879ko urtarrilaren 4a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGetxo1956ko abuztuaren 18a (77 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lan nabarmenak

Manuel Maria Smith Ibarra (Bilbo, 1879ko urtarrilaren 4Getxo, 1956ko abuztuaren 18) arkitekto bizkaitarra izan zen.

Familia irlandarrekoa, Smithek Urduñako jesuiten eskolan ikasi zuen. 1896an Madrilen arkitektura ikasketak hasi zituen, École des Beaux Arts irakasketa eredua jarraituz. Bere lehen estudioa Bilboko Gardoki kalean izan zuen, eta ondoren Lutxana kalean. Bere lehen proiektua Restituto Goioagaren etxea izan zen Negurin. Ondoren, Negurin bertan, familiabakarreko etxebizitza ugariren proiektuak garatu zituen.

1936an Bordelera joan zen bere familiarekin han bizitzera. Espainiako Gerra Zibila amaitzean bueltatu, eta birrindurik topatu zuen Euskal Herria. Orduan, jauregiak baino, familia anitzeko etxebizitzak eraiki zituen. Garai honetako obra garrantzitsuena Gernikako plazan eginiko etxebizitzak izan ziren 1939ean.

Bizkaian, Ingeles estiloaren aitzindaria izan zen Smith Ibarra, Neguriko burgesiarekin harreman estuak izan zituela. Horrela, bere lanik garrantzitsuenak Getxon topa daitezke: Algorta, Areeta eta Neguri auzoetan. Lan horren erakusgarri ikusgarri bezala, Luis Lezama Legizamon, Olasoko Markesa, edo Jose Joaquin Ampuerori eginiko etxe paregabeak ditugu.

Bere lanen artean bost langile-auzo topa ditzakegu. Bere ustetan, dentsitate txikiko hirigintza edozein gizarte-mailarako egokia zen eta horren bultzatzaile sutsua bihurtu zen.

Atxuriko geltokia
  • Juan Daniel Fullaondo Errazu, Manuel María Smith e Ibarra: Arquitecto 1879-1956. (1981, ISBN 84-85572-23-8)
  • Maite Paliza Monduate, Manuel María de Smith Ibarra: Arquitecto 1879-1956. (1988, ISBN 84-7752-012-7)
  • Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Manuel María de Smith Ibarra, arquitecto. (1991, ISBN 84-87813-00-3)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]