Marlene Schmidt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wrocław, 1937ko otsailaren 4a (87 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ty Hardin (1962ko irailaren 1a - 1965eko abuztuaren 21a) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa, edertasun lehiaketan parte-hartzailea eta zinema aktorea |
Altuera | 173 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Marlene Schmidt (Wroclaw, Alemania, 1937ko azaroaren 11) alemaniar aktorea, ekoizlea, eta modeloa da, edertasun lehiaketetan jardun duena. Miss Unibertsoren irabazlea izan zen 1961ean, titulua lortu zuen lehen emakume alemaniarra.[1][2][3]
Schmidt 1937ko azaroaren 11n jaio zen, Breslau (Wroclaw) hirian, Alemanian. Gaur egun Poloniako Wrocçaw hiria da. Ekialdeko Alemanian hazi zen eta Ingeniaritzan maistratza lortu zuen. 1960an, Mendebaldeko Alemaniara joan zen bizitzera familiarekin.
Alemaniaren ordezkari izan zen 1961eko uztailaren 15ean Miami Beach Auditorium-en (Ameriketako Estatu Batuak) egin zen Miss Unibertso lehiakeren hamargarren edizioan. Ekitaldiaren amaieran, erregina izendatu zuten. Ohi legez, aurreko urteko Linda Bement estatubatuar erreginak jarri zion koroa.
Gaur egun Saarbrücken hirian bizi da, Alemanian. 1962an Ty Hardinekin ezkondu zen eta 1966an dibortziatu zen, seme bat du.
Marlene Schmidtek aktore eta ekoizle gisa film hauetan parte hartu zuen:[4]
¹ aktore eta ekoizle
² gidoilari kreditua
Aurrekoa: | Miss Unibertso
1961 |
Hurrengoa: |