Maurice Jean Marie Bourgès-Maunoury (Luisant, 1914ko abuztuaren 19a - Paris, 1993ko otsailaren 10a) frantziar politikaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan zen 1957ko ekainetik azarora.
Frantziako Erresistentziako kide izan zen Bigarren Mundu Gerran, eta 1944an zauritu zuten. Alderdi Erradikaleko kide eta politikari nabarmena Frantziako Laugarren Errepublikan izan zen.
1950eko hamarkadan Finantza, Merkataritza eta Industria, Herri Lan, Armamentu, Armada, Defentsa eta Barne ministro izan zen. Aljeriako gerran eta Suezko Krisialdian inplikatuta egon zen.
1957ko ekainetik azarora lehen ministro izan zen. Bere agintaldian parlamentuak Erromako Ituna onartu zuen.