Maurice Estève | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Culan, 1904ko maiatzaren 2a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | Culan |
Heriotza | Culan, 2001eko ekainaren 29a (97 urte) |
Hobiratze lekua | Culan |
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie Colarossi (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, grabatzailea eta marrazkilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Paris eta Bartzelona |
Maurice Estève (Culan, Cher, Frantzia, 1904ko maiatzaren 2a - 2001eko ekainaren 29a) frantses pintorea izan zen.
1923an, Bartzelonara joan zen, ehungintzako fabrika bateko diseinu-lantegiko zuzendari gisa. Handik, Parisera joan zen bizitzera, eta Colarossiren lantegian ikasi zuen pintura.
Louvrek txundituta utzi zuen, eta Uccello, Fouquet eta Cézanne ezagutu zituen han. Kubismoaren, Légerren eta Van Goghen eragina izan zuen. 1937an, Delaunayrekin egin zuen lan Hegazkintza eta Burdinbide pabiloien dekorazioan.
Pintura-lan ez-figuratibo eta oso argitsuak egin zituen. Hauek dira lan aipagarrienetako batzuk: Trophée (1952), Belasse (1966).